FVIBren Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorraren deialdia

Datorren ekainaren 27an Bizkaiko Saskibaloi Federazioko batzarkideak Ohiko Batzar Nagusira eta Kirol Etxean egingo den Ezohiko Batzarrera deituak daude 19: 00etan. Gai-zerrendako gai batzuk honako hauek dira: 2023/2024 denboraldiko kirol-egutegia eta 23/24 denboraldiko lehiaketa-oinarriak aurkeztea eta, hala badagokio, onartzea, bai eta diziplina-araubideari egindako aldaketak ere.

OHIKO BATZARRA

  • Data: 2023ko ekainak 27 (asteartea)
  • Tokia: Kirol Etxea – Martín Barua Picaza kalea, 27 – BILBO (ARETO NAGUSIA, BEHEKO SOLAIRUA)
  • Ordua: 19.00 lehen deialdian eta 19.15 bigarren eta azken deialdian.

GAI-ZERRENDA

1.- Bertaratutako kideak zenbatzea
2.- Aurreko akta onartzea
3.- Lehendakariaren txostena
4.- 2023/2024 denboraldiko kirol-egutegia onartzea
a) Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Lehiaketa Oinarriak
b) Onartutako eta onartu gabeko zuzenketak
5.- Galde-eskeak

EZOHIKO BATZARRA

Ohiko Batzarra amaitzean, Ezohiko Batzarra hasiko da.

GAI-ZERRENDA

– Diziplina-araubideko artikuluen aldaketak, 1-29- 36- 39- 40- 42-44 artikuluak

Edozein proposamen idatziz egingo da, hamar egun lehenago.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak