Turroia eramango dute ahora gernika, GDKO Ibaizabal eta Santurtzik, urteko azken garaipena eskuratuta

peña, zornotza, leb plata
peña, zornotza, leb plata

ACB Ligako taldeak ezik, FEB txapelketetan jokatzen dutenek Gabonetako oporrak hartu eta geldialdia egingo dute. Eta horietako batzuk, esan bezala, garaipen bat gehiago lortuta. Laugarren bukatu du Gernika Bizkaiak lehen itzulian eta hala ere azkenean ez du Erregina Kopa jokatuko. Galdakaok, bere aldetik, Arxil garaitu zuen partidu zail baten ostean. Eta santurtzik, aldiz, soberan irabazi zuen Mondragon liderrarekiko desabantaila gutxitzeko.

Estudiantesek 85-91 irabazi zuen Bilbao Basketen aurka. Nahiko parekatua izan zen partidua, azken laurdenera iritsi arte. Bertan, hobeagoa izan zen madrildarren zonaldeko defentsa eta erabakigarria suertatu zen Brizuelasen “beteranotasuna”.

Gernika Bizkaiak 75-85 garaitu zuen Kanariar irletan jokatutako partiduan. Irregularra honako norgehiagoka, zeinean funtsezkoa izan zen Naiara Díezen parte hartzea hura aurrera ateratzeko. Halaber, bederatzi garaipen lortzen zituzten Mario Lópezen jokalariak, eta honekin batera Erregina Kopa jokatzeko pasea. Aldiz, Gironak beste bederatzi lortu ditu, eta zoritxarrez ‘average’ orokorra begiratuta katalanak ateratzen dira garaile +83/+66 eta hirugarren postuan bukatzen dute txapelketan sartzeko.

Bestalde, berri txarrak jardunaldi honetan Bidaideak-rentzat. 52-79 galdu zuen Ilunionen kontra. Berdintsu aritu ziren bi taldeak lehenbiziko bi laurdenetan, baina geroxeago desoreka sortu zuten madrildarrak batik bat Biwater jokalariari esker.

Ametx Zornotzak, bestalde, 70-88ko porrota jasan zuen Araberriren aurka. Gaizki ibili ziren hasieratik, hura berdindu ezinik, eta aukerarik gabe egon ziren ia partidu osoan zehar. Jon Peña eta Joseba Estalayoren debutak, ohar positibo azpimarragarriak.

GDKO Ibaizabalek, hiru puntuko errenta lortu zuen azkeneko minutuetan partiduari buelta emanda Galiziako Arxil taldeari 77-80 irabazteko. Primeran jokatu zuen Yanique Gordon pibot jamaikarrak euren aldetik, baina Roundtree eta Jone azkue titularren puntuak garrantzi handiagoa sumatu zuten azkenean.

Amaitzeko, 79-51 garaitu zuen Santurtzik erresistentzia handirik gabeko mondragonen aurkako lehian. Indartsuago ibili ziren errebotean, beldurrik gabe saskitik gertu, joko-oreka eta plantila luze eta zabalaren esperientziak elkartu eta erreakzio barik utzi zituzten horrela gipuzkoarrak. Hirugarren dira orain santurtziarrak, zazpi garaipen eta bi porrotekin.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak