Haurtzaroa, kirola eta ongizatea Jardunaldia

Haurtzaroa, kirola eta ongizatea Jardunaldia

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak haur eta nerabeen garapen pertsonal eta sozialean gure kirolak duen paper garrantzitsua aldarrikatzen du.

Hala dela ahalik eta gehien bermatzeko, Jarduteko Protokolo propioa garatu dugu, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren aurrean Babesteko Lege Organikoaren (LOVIPI) esparruan.

Nahitaezkoa da adingabeko kirolarienganako edozein indarkeria-zantzu edo susmo prebenitzeko, kontzientziatzeko, trebatzeko, garaiz detektatzeko, esku hartzeko eta jakinarazteko jardutea.

Protokolo horren berri eman nahi dizuegu, eta horren aplikazioak adingabeen babeserako ekarriko lituzkeen onuren berri eman, baita Bizkaiko saskibaloiaren familia osoak, hura onartu ondoren, gure gain hartzen ditugun erantzukizunen berri ere.

Hitzordua urriaren 26an, osteguna, izango da, 19: 00etan, MIRIBILLAn. Bertan, aditu nabarmenak izango ditugu. ZAIN GAITUZU!

PROGRAMA:

  • 19: 00etan AURKEZPENA/Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea
  • 19:15 JARDUERA-PROTOTIPOA BABESTEN DUTEN TREBETASUNEI/Gonzalo Silió Sáiz, EDERTO/EDEX ekimenaren arduraduna
  • 19:45 HAURRAK ETA NERABEAK BABESTEAREN ONURAK ETA AUKERAK. ATERPE PROGRAMA., Rocio Ybarra Solaun// Athletic Clubeko Aterpe Programaren arduraduna

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak