[box]Aste Santua eta gero, apirilaren 22an (asteartea) eta 24an (osteguna), saskibaloi jokalarien hobekuntzarako proposamen berri bat dago, junior kategoriako jokalarientzako bakarkako lan espezializatua, I. Practice Pro Center eta Hegalekoentzat.[/box]
Bakarkako lanean oinarritzen diren orientabideak ematea da helburu nagusia, hau da, bakoitzaren hobekuntza pertsonalean oinarritzen diren entrenamendu espezifikoak. Helburua lortzeko, jokalarien partiduen ikerketa egingo da (entrenatzaileen presentziarekin nahi izanez gero), euren klubetan eboluzioarekin jarraitu ahal izateko.
Talde bakoitzeko gehienez, 4 jokalari onartuko dira, talde bat barneko jokalariei zuzentzen delarik (hegal-pibotak eta pibotak), eta bestea kanpoko jokalarientzat (antolatzaileak, eskoltak eta hegalekoak). Ekintzak aurrera egin dezan, gutxienez multzo bakoitzeko jokalari bi egon behar dira.
Teknikariek eskarmentu handia dute Estatu mailan. David Quero, egungo Zilarrezko Adecco Ligako Zornotza ST taldeko antolatzailea, jokalari moduan Estatuko hainbat tokitan egon dena eta entrenatzaile lanetan ere ardun dena. David, kanpoko jokalariekin lan egingo du. Bestalde, Naia Fernandezek, FEBeko Kabinete Teknikoan formazioko Espainiako selekzioetan 6 urtetan zehar egon dena eta Gernikako LF2ko entrenatzaile laguntzailea izan zena taldearen lehenengo urtean, barneko jokalariekin lan egingo du.
Entrenamenduak Amorebieta-Etxanoko Larrea Kiroldegian izango dira apirilaren 22an(asteartea) eta 24an (osteguna) arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara, eta lehenengo edizio honetan dohainik izango da. Inskripzio ordena errespetatuko da taldeak osatzerako orduan.
Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, ondorengo helbide elektroniko honetan egin dezakete: practiceprob@gmail.com