Datorren asteburuan, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, I. Lurraldeen arteko Torneoa “Erlaitz Kantabrikoa” antolatuko du, CB Tabirakoren laguntzarekin. Torneo honetan Kantabria,Errioxa eta Bizkaiko Selekzioek jokatuko dute eta lurralde hauetan etorkizun gehien duten haur mailako jokalariak ikusi ahalko dira. Lurraldeen arteko Euskadiko Txapelketa prestatzeko aukera paregabea izango da.
Larunbat eta Igande honetan, Landako Kiroldegian, lurralde eta autonomia mailako selekzioen prestaketarako etorkizuna izateko asmoa duen torneoa jokatuko da. Parte-hartzaileak haur mailakoak izango dira, bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan. Ligaxka formatuan jokatuko dute, denak denen aurka eta Kantabria, Errioxa eta Bizkaiak beraien prestakuntzan aurrera egiteko baliatuko dute.
EMAKUMEZKO HAUR MAILAREN EGUTEGIA
LARUNBATA10/22
- 17:00 ETAN: BIZKAIA – ERRIOXA
IGANDEA 10/23
- 10:00 ETAN ERRIOXA – KANTABRIA
- 16:00 ETAN BIZKAIA – KANTABRIA
GIZONEZKOEN HAUR MAILAREN EGUTEGIA
LARUNBATA 10/22
- 19:00 ETAN BIZKAIA – ERRIOXA
IGANDEA 10/23
- 12:00 ETAN ERRIOXA – KANTABRIA
- 18:00 ETAN BIZKAIA – KANTABRIA