Futbolari aplikatutako Psikologiaren Nazioarteko III. Kongresua antolatu dute Futbolari aplikatutako Psikologia- Elkartea eta Deustuko Unibertsitateak, Maiatzaren 26tik 28ra bitartean. Futbol-erakundeak egin arren, talde-jokoa lantzen duten beste kirol-diziplinei hedatuz. Honetan, goi-mailako entrenatzailearen heziketa eta garapena jorratuko dira.
Entrenatzailearen beraren talentu-garapena lortzeko formakuntza eta hura aurrera eramateko ikasteko metodoez eta jokalarien hezibiderako jarraibideez mintzatuko da edukia, jokalarientzat aberasgarriak diren harremanetan zentratuz.
Celtic FC, Everton FC, Arsenal FC, FC Barcelona, Real Madrid eta Athletic Clubeko psikologo eta entrenatzaileak izango dira bertan, Bilbao Basketen entrenatzaile Sito Alonsoz gain.
Entrenatzaile, jokalari, hezitzaile fisiko eta kirol-zuzendarientzat prestatutako ikastaroa. Hona informazio gehiago kontsultagai:
Kongresuaren Diptikoa: