Talde federatuen inskripzioak eta bestelako kontuak

secretaria
secretaria

2016/17. denboraldia prestatzeari ekin diogu dagoeneko Federaziotik. Hori dela eta, hona adierazten dizuegu nola jardun beharko duzuen hurrengo egunetan taldeen izen ematearekin eta beste hainbat konturekin.

KOMUNIKAZIOA

Lehenik eta behin, gogoratu guztiei dagokizuela Federazioko helbide elektronikoa. Webgunetik sartu zaitezkete horretara, bere momentuan egokitutako erabiltzaile-izena eta pasahitzaz baliatuta.

Alabaina, hura da Federazioak korrespondentzia igortzeko erabilitako bidea (egutegiak, hilabeteko jarduerak, informazioak…). Beraz, komenigarria izaten da noizbehinka kontsultatzea.

Webgune bidezko inskripzio-sistemaren harira, prest izan beharko dute Bizkaiabasket.com kontua talde denek, hura izango baita abisu oro bidaltzeko kanala. Edonork arazorik izango balitu, Federazioaren ifnromatika sailarekin jarri beharko litzateke harremanetan soluzio posible baten bila.

TALDEEN INSKRIPZIOAK

KONTUAN HARTZEKO DATAK:

Plazari uko egin nahi liokeen taldeak Federazioari idatzi beharko dio 2016ko ekainaren 30a baino lehen.

Izena emateko epea, ordea, uztailaren 1etik 10era bitartean izaten da, www.bizkaiabasket.com webgunearen bitartez, ‘INSCRIPCIONES VÍA WEB‘ atalean.

Egin klik hemen webgune bulegoaren eskuliburua deskargatzeko. Bertan azaltzen dira jarraitu beharreko pausuak zein urtean zehar burutu beharko dituzuen beste hainbat konturako jarraibideak.

Oharrak:

-Taldearen izena eta izengoitia bat egin beharko dute.

-Delegatuaren telefono zenbakia 1. telefonoaren atalean agertzen denarekin bat egin beharko du bestalde, ostera webgunean adierazteko.

-Plaza-eskaerak BizkaiaBasket kontura igorriko dira, baita horietara uko eginda ere.

-Eskaera guztiak iritsitako ordenean erantzungo dira.

-Maila berezi eta neska-mutilen lehen mailetan, ezin izango dira bi talde baino gehiago inskribatu.

Diru-kopurua 212 eurotakoa izaten da, talde bakoitzeko. Finkatutako epean dokumentazioa aurkeztu ezkero, kategoriaren inskripzioari ezezkoa ematen zaiola ulertuko da.

JOKALARIEN LIZENTZIAK

Horien aurkezpenerako epea uztailaren 1ean irekiko da, txapelketa hasi aurretiko hamar egunetan bukatuz.

Ez dira medikuaren aitorpenik gabeko lizentziarik onartuko. Horretan, saskibaloiaren praktika burutzeko osasuntsu daudela azaldu beharko da.

Lizentzia federatuarekiko hamabi hilabeteko iraupena izan beharko dute errekonozimendu hauek, gehienez. Baliogarriak kontsideratuko dira bestalde mediku kolegiatuek sinatutakoak.

Mesedez, eskatu hitzordua albait lehenen.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak