[box]Lehiaketak garrantzi izugarria duen gizarte garaikide honetan Unkinako Usansolo Saskibaloi Taldea bezalako esperientzia batekin topo egitea pozgarria da: 5.000 bizilaguneko herri txiki batetan borrokan diraun talde batek bertako gaztetxoak saskibaloian aritzeko aukera izateko.[/box]
Julen Urgoitiren irudia interesgarria da arrazoi bikoitzagatik. Alde batetik bi neska jokalarien aita den heinean jarraitzaile gorenaren eta sufridorearen papera ezagutzen du 17 urtetik hona. Bestalde, 2005. urtetik, Unkinakoren inguruko erabakiak hartzen duen taldearen parte da. Azken hamabi urteetan momentu hobeagoak eta txarragoak bizi izan ditu saskibaloia eta Usansoloren arteko erlazioa sendotzeko lan egiten. Halere, azkenengo urteetan poztasun handiz nesken eskola-kategorien beragertzea bizi izan du, futbolak eta pilotak mutilen eskola-kirola menperatzen dutelarik.
¿Zein da zure erlazioa Unkinako Usansolo Saskibaloi Taldearekin?
Taldea 2000 urtean sortu zen. Ni 2005. urtean sartu nintzen. Nesken talde infantil bat zegoen eta klub gabe geratzeko arriskuan zeuden. Guk, bost gurasoz osatutako talde batek, kluba hartu genuen eta kadeteen taldea sortu genuen jokatzen jarraitu ahal izateko.
Klubaren lehendakaria zarela esan dezakegu?
Yo sería una especie de presidente en funciones. El presidente es una figura que tenemos por ahí y que ahora ocupa la persona que fundó el club en su día pero que ya prácticamente ni aparece. Yo soy vicepresidente pero hago las funciones de presidente. Tenemos una junta formada por cinco directivos y es ahí donde tomamos las decisiones. Cinco directivos que somos cinco padres. De la directiva con la que arrancamos en 2005 ya solo quedamos dos pero afortunadamente tenemos relevo de padres de nuevas jugadoras que quieren ayudar al club.
Ni jardunetako lehendakari antzerako bat izango nintzateke. Lehendakariaren irudia badekogu, bere garaian kluba sortu zuen pertsonak betetzen duena baina egitan ia agertzen ez dena. Ni presidenteordea naiz baina lehendakariaren funtzioa betetzen dut.
Gurasoen parte-hartze guztiz beharrezkoa da taldearen etorkizuna bermatzeko?
Bai, guztiz. Eta gurasoen inplikaziorik ez badago gatza izango da. Guk horrelako egoera bizi izan dugu. Orain dela lau edo bost urte eskola-talde gabe gelditu ginen. Inplikatuta dauden gurasoen lanarik gabe taldeak desagertzen dira.
¿Zein izan da klubaren bilakaera 2005tik gaur egunera?
2007 eta 2008 urteen artean gazteak eta kadeteak genituen, eskola-talde guztietaz aparte. Baina jokalariak, gaur egungo nesketako senior taldekoak, nagusitzen joan ziren heinean eskola-kategoriak desagertzen joan ziren eta hutsune betekin geratu ginen. Orain kategoriak berreskuratu ditugu. Premini, mini eta infantil taldeak ditugu gaur egun eta hurrengo urteari begira kadeteak ere edukiko ditugu. Baina hori bai, guztia nesken taldeetan.
Mutilena bakarriek duzue senior taldea.
Hori da. Usansolon bertan mutilak futbolera joaten dira Umore Onara edo eskupilotara. Inertzia hori aldatzea oso zaila da. Gainera, gu Usansoloko eskolatik hartzen ditugu gure jokalariak eta bertan 200 ikasle inguru baino ez daude. Horrela izanda, talde gehiago edukitzeko aukerarik ez ditugula izango ulertu behar da. Ditugun aukerekin nahiko egiten dugula uste dut.
Futbola.
Eta eskupilota. Hemen guztia eramaten dute.
Ze diferentziak ikusten dituzu futbola eta saskibaloiaren artean eskola-kategorietan?
Saskibaloia garbiagoa da nire ustez. Beste giro bat dago. Baita gurasoekin. Agian da gurasoak gutxiago kontrolatzen dutelako saskibaloiari buruz eta ez direlako asko sartzen baina kirola ulertzeko beste era bat da.
Taldeak mantentzea eta jokalariak bilatzea zaila da?
Benetan zailena entrenatzaileak topatzea da. Gaur egun daukagun arazorik handiena hori da.
Prestatuta dagoen jendea, astebarruan hirutan entrenatzeko eta gero asteburuan partiduetara joateko gogoak dituena. Oso zaila da. Eskola-kategorietan gaur egun ez daukagu inolako arazorik senior taldeko neskak ardura hori hartu dutelako eta sistema era aproposean funtzionatzen du. Baina senior mailatan inplikatzen diren entrenatzaileak aurkitzea oso zaila da.
Mutilen senior taldeak entrenatzailerik du?
Urte asko eramaten duen entrenatzaile jokalari bat dugu. Nesken senior taldean denboraldi bi egon gara Jokin Uriartekin eta oso pozik gaude bere lanarekin.
Nolakoa da klubaren eta Usansoloko herriaren arteko erlazioa?
Azken aldian jendea partiduetara dator. Guraso berriak proiektuaren partaide direnetik beste giro bat somatzen da eta aurreko esperientziarekin konparatuta harmaila ia betetzen dugula esan genezake. Nesken senior taldeko partidetan sarrera erdia erraz lortzen dugu.
Nola bizi duzu zuk egoera berria urte zailak bizi izan eta gero?
Oso momentu polita eta pozgarria da. Jolakariak eskerrak ematen dute orain partidetara hainbat jende etortzen delako.
Nesken talde seniorrean jolasten alaba bi dituzu. Nola uztartzen duzu klubaren zati bat izatea jokalarien gurasoa izatearekin?
Hasi nintzenean sei urte baino ez zuten eta ohituta nagoela uste dut. Beste gurasoak ere ohituta daudela esango nuke ze azkenean hamabi urtetan zehar egon naiz bertan hainbat gauza ezberdin egiten. Nire alabak ni bezain ondo eramaten dutela uste dut. Eta beste jokalariak berdin, erlazio ona dugu. Nire alabak orain 23 urte dituzte eta sei urte zutenetik beraien atzetik ibili naiz. Iadanik 17 urte dira.
Unkinako bezalako talde batek nolako helburuak ezarri ditzake?
Gure helburua sinplea da: Usansoloko gazteek kirola egitea eta bertan saskibaloian aritzeko klub bat edukitzea. Eta batez ere, gazteenak motibatzea, eskolan dauzen umeei. Niri pertsonalki gehien gustatzen zaidana umeen 40 fitxa baino gehiago edukitzea da. Hori Usansolo bezalako herri batetan asko da. Larunbatean ume asko saskibaloian aritzen direla ikusteak da ilusio gehien egiten diguna.
Saskibaloia betidanik gustokoa izan duzu?
Kirola orokorrean betidanik gustatu zait. Baina egia esateko, saskibaloiari buruz oso gutxi nekien. Futbola maite nuen. Baina saskibaloiarekin hasi nintzenetik oso engantxatuta nago. Asko ikasi dut eta orain telebistako partidak ikusten ditut baita bertan jolasten diren guztiak. Eta batzutan Galdakaora joaten naiz, edo Miribillara.