[box] Kategoriari, estatuko maila gorenari eusteko premisa bi bete behar ziren, Bizkaia GDKOren esku zegoena bete egin zen, Urretan Conquerori 53-41 irabazi baitzioten, baina Alimentos de Zamorak Mann Filterren aurka galdu behar zuen, baina ez zen hori gertatu eta Bizkaia GDKOk Emakumezkoen Ligari agur esan beharko dio.[/box]
Emakumezkoen Ligako azken jardunaldi honetara Alimentos de Zamorak eta Bizkaia GDKOk berdinduta heldu ziren , talde biek bost garaipen baitzituzten. Baina puntuen arteko aldea, averagea, Zamoraren alde zegoen, beraz, euren esku zegoen mailari eustea. Horregatik, Bizkaia GDKOk bi neurketa jokatzen zituen, Urretan eta Angel Nieton. Hasieratik Ibaizabal zaleak primeran aritu ziren, euren taldea aupatuz.
Urretan emaitza bizkaitarren aldekoa zen, eta Angel Nieton gertatzen zenari ere erreparatu behar zioten. Bizkaia GDKOko jokalariak aulkitik emaitzak eskatzen zizkieten zaleei, baina hauek ez zuten amore eman. Alimentos de Zamora 18 puntu aurretik zen azken laurdenaren hasieran, bizkaitarrei sari barik utziz. Amaieran, nabaria zen jokalari batzuk oporretan pentsatzen zeudela, eta beste batzuk, heldu ez zen mirarian.
Momentuz, Emakumezkoen Ligan Bizkaia GDKOren azken partidua, garaipenarekin amaitu da, Conquerori Urretan 53.41 irabazi ondoren,