Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak, gaur eguerdian, Udaletxeko Arabiar Aretoan, harrera egin dio Bizkaiko Saskibaloi Federazioari, bere 75. urteurrena dela eta.
Alkateak esker ona erakutsi die Federazioari eta Bilboko eta Bizkaiko klubei, egin duten lanagatik, “kirolak, orokorrean, ahalegina eskatzen du, baita sakrifizioa, talde-lana eta gero eta hobeto aritzeko nahia ere. Baina, batez ere, erortzean jaikitzen jakitea eskatzen du, ahaleginak egitea gero eta hobea izateko. Azken finean, haztea eta egunez egun hobeak izatea. Oinarritik irakatsi behar dira lekzio horiek. Eta hor zuen rola, federazioaren rola, eta klubena, baita entrenatzaileena ere, ehunka gazteren hezitzaileak zareten aldetik, oso garrantzitsua da” adierazi du.
Ekitaldian Udaleko zinegotzi batzuek, Federazioaren zuzendaritza-taldeak eta Bilboko eta beste herri batzuetako saskibaloi-klubetako ordezkariek hartu dute parte.
2016an Bizkaiko Saskibaloi Federazioak (1941-2016) hogei bat jarduera gauzatzeko asmoa du.