BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: La Salle (EJ) eta Loiola (GJ) denen gainetik

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: La Salle (EJ) eta Loiola (GJ) denen gainetik

Azken jardunaldia izan da Junior eta Kadete mailako Bizkaiko Liga Berezietan eta argi ikus daiteke zein talde arituko diren maila mantentzeko borrokan eta zeintzuk Esukal Ligara igotzeko partidak jokatzeko balio dituzten bi postuen arteko lehian. Hona he,en pasa den jardunaldiko laburpena.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A multzoak oso berdindurik jarraitzen du. Laurok 43-37 irabazi zion Tabirakori eta Gernikak 54-48 Unamunori. B Multzoan Escolapios nabarmentzen da, Pauleseri 45-56 irabazi eta gero. Orain bi garaipeneko aldea ateratzen dute.

GIZONEZKO KADETEAK

Unamunok atseden hartu zuen jardunaldi honetan A multzoan. Loiola liderrak 42-91 irabazi zion Berrio Otxoari eta Tabirakok 86-45 irabazi zion Zornotzari, bigarren postuan jarraitzen duelarik. B multzoan lehen bi sailkatuak elkarren artean jokatzen zuten non, La Sallek 92-45 irabazi zuen, lehen postua eskuratuz. Gainontzeko emaitzak honako hauek izan ziren: Loiola 64 Padura 48 eta Santurtzi 71 Getxosaski 42.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Partida interesgarria La Salle liderra eta Unamuno hirugarrenaren aurka A Multzoan. Oso norgehiagoka berdindua izan zen eta detaile batzuei esker partida etxean gelditu zen 60-56. Bigarren postuan dagoen Getxosaskik ez zuen erraz izan Lauro gainditzeko 47-43. B Multzoan aipatzekoak dira Construcciones Zamakoak dituen 4 garaipenak, izan ere hauei esker eta nahiz eta asteburu honetan 4-48 galdu lidertzan daude Zornotzarekin berdindurik. Azken honek 34-43 irabazi zuen Durangon.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Aipatzekoa da A multzoan Loiolak  Zornotzaren aurka lorturiko beste garaipen bat 109-56. Jokatutako partida guztiak irabazi ditu 5/5. Bere jarraitzaile nagusia Unaumo da, 4 garaipenekin, Euskuba Tabernari 68-57 irabazi eta gero. B Multzoan Berriok 61-54 irabazi zion Leiora eta lidertzan da. Tabirako eta Santurtziren arteko leia 52-56 bukatu zen eta Padurak 50-51 irabazi zion La Salleri.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak