EUSKAL LIGAK: Lehen itzuliko amaiera

EUSKAL LIGAK: Lehen itzuliko amaiera

Amaitu da gure Euskal Ligako taldeentzat lehen itzulia, orokorrean, Gizonezkoen Kadeteak eta Emakumezko Juniorrak dira sailkapenean hobeto kokatuta daudenak eta hori dela eta, A1erako sailkatzea errazago dute. Gainontzeko taldeek ere lehen lau postuetan sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Loiola eta Tabirakoren aurkako derbiaren itxi dute multzoko lehen itzulia, hau da, azkenak azkenaurrekoaren aurka. Partida 33-62 amaitu zen Aurreren nesken alde, lehen garaipena eskuratu dutelarik. Durangarren entrenatzaile den  Xabi Ortuostek, lerro  guztietan hobetu beharra dutela nabarmendu zuen, defentsatik hasita, izan ere partidako 65-70 puntu jasota ezinezkoa da partidarik irabaztea. “ Soilik la Salle eta Araskiren aurka lehiatzeko gai izan gara. Partida gehienak bigarren zatian aldentzen zaizkigu eta maila fisikoa ere hobetu behar dugu”. Ortuostek konklusio positibo gutxi atera dezaketela azaldu zuen, partida bakar bat ere irabazi ez bait dute.

LV-CAD-FEM-LOIOLA-IND

Multzoko gainontzekoei dagokionez, La Sallek Aranur liderraren aurkako partida zaila zuten aurretik. Nahiz eta erasoan oso eroso aritu eta partidan sartuta egon denbora osoan, Bilbotarrek erraztasun asko eman zuten defentsan eta horri esker lortu zuten kanpokoek 31 puntuko diferentzia (46-77). Orain arteko balantzea positiboa da 4 garaipen eta 3 porrot. Azkenik Gernikak 20 puntuko aldearekin irabazi zuen etxean 62-42 Kirolak Arabaren aurka eta talde Bizkaitarrik onena da multzoan, hirugarren postuan mantenduz 5-2ko balantzearekin.

GIZONEZKO KADETEAK

Unamunok Araberriren aurkako pronostikoak bete zituen (47-82) eta lehen itzuli polita egin du bost garaipenekin eta bigarren postuan soilik Fundación 5+11 taldearen atzetik eta Loiola Indautxuren aurretik. Loiolak 56-54 irabazi zion Easori eta horri esker hirugarren postuan daude.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Partida gogorra Tabirako eta Gernikaren artean, noz azkenean Durangarrek 62-58 irabazi zuten eta lidertzan daude 6 garaipenekin. Loiolak beste bein ere porrota jaso zuen San Viator gasteiztarren aurka 65-63 eta lehen itzulia azkenaurreko postuan bukatzen dute garaipen bakar batekin.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Unamuno da gure taldeen artean hobetoen sailkatua dagoena, bigarren postuan 5 garaipenekin. Partida zaila irabazi zuten Araberriren aurka 61-63.Tabirako laugarren postuan dago Zarautzi 39-63 irabazi eta gero. Getxosaskik gogor egin zuen lan Fundación 5+11A taldearen aurka etxetik kanpo baina 76-65 galdu zuen eta datozen partidetan garaipenen bila joan beharko dute,gorago egon nahi badute.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak