Hamabigarren jardunaldia Euskal Ligetan eta orokorrean emaitza onak lortu dituzte gure taldeek. Hurrengo jardunaldian ez da jardunaldirik izango, izan ere Euskadiko Junior Mailako Txapelketa ospatuko da. Gizonezkoen Kadete mailako Loiolak garaipena eskuratu zuen Fundación A taldearen aurka eta Gizonezko Juniorretan Tabirakok A1eko pasea lortu zuen. Derbi bizkaitar bakarra Emakumezko Kadeteetan bizi izan genuen eta Gernikak irabazi zuen La Salleren aurka. Gure taldeentzako, A1 eta A2rako postuak erabakita daude.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Matematikoki bi ordezkari sailkatuak ditugu A1erako. Bilbao Unamunok, 57-74 galdu zuen Easoren aurka eta Tabirako Baquék Gluak Hydraulics ISB aurkari zuzenari 72-40 irabazi zion, azpeitiarrengandik 3 garaipenetara kokatuz, bi jardunaldiren faltan. GetxoSaski Ziorkontrol taldeak urteko bigarren garaipena erdietsi zuen Araberriren aurka 70-62.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Denboraldiko hirugarren porrota jaso du Tabirakok Aranur taldearen aurka 52-47, baina durangarrek lidertzan jarraitzen dute oraindik. Loiola Indautxuk azken postuan dagoen Atleticori 74-55 irabazi zion. A1ean sartzeko aukera matematikoa badago baina oso zaila dago. Gernika KESB taldeak ez zuen jokatu, izan ere Araskiren aurka jokatu beharrekoa atzeratu egin dute.
GIZONEZKO KADETEKA
Bi partida izan zien Bilbotarren eta Baskoniarren artean, eta garaipen biak bizkaitarrek lortu zituzten. Loiola Indautxuren garaipenak dauka meritu gehien, izan ere Fundación Aren kantxa bisitatzen zuen eta 66-67 irabazi zien. Garaipen honek, Bilbao Unamunok Fundación B taldeari irabazitakorekin batuz (74-58) sailkapen burua are eta estuagoa jartzea ahalbideratu dute. Bigarren fase estua aurreikusten da.
EMAKUMEZKO KADETEAK
Lurraldeko boterea zegoen jokoan derbi bizkaitarrean, izan ere matematikoki talde biak A1ean zeuden. La Salle arinago sartu zen partiduan, idea argiekin. Gernikari erritmoa hartzea kosta bazitzaion ere, behin martxa hartuta +14ko aldearekin iritsi zen atsedenaldira. Baina horiek ez zuten amore eman eta hirugarren laurdenean baloi berreskuratze eta kontraerasoei esker Gernikarrei asko hurbiltzea lortu zitzaien. Gernikarrek eraso guzti hauei aurre egitea lortu zuten eta azkenean 66-74 irabazi zuten.
Gure lurralde historikoko beste bi taldek ere jokatu zuten. Tabirakok, ISB bigarren sailkatuaren aurka 73-34 galdu zuen. Loiolak 54-41 irabazi zion Araskiri eta azken postuari agur esan dio.