[box]Jarraian, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak kirol-arloan maskarak erabiltzeari buruz emandako gomendioak bidaltzen dizkizuegu. [/box]
Kirola edo jarduera fisikoa aire zabalean egitean, maskara eraman behar dut?
Kirola edo jarduera fisikoa aire zabalean bada eta banakakoa bada, 21/2020 EDko 6.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzen da. Kirola edo jarduera fisikoa baldintza horietan egiten denean, ez da beharrezkoa maskara erabiltzea; hala ere, Osasun Sailak intentsitate baxuarekin eta herrigunean egiten bada erabiltzea gomendatzen du, esaterako, paseatzera irtetean.
6 urtetik gorako umeak, parkean, plazan eta antzekoetan jolasten ari direnean, maskara eraman behar dute?
Nahiz eta deserosoa izan daitekeen maskara jantzita jolastea, derrigorrean erabili behar dute. Jolasa dela ulertzen da, eta ez hainbeste jarduera fisiko trinkoa.
Mendira noa, bakarrik. Maskara eraman behar dut?
Ez, ez da beharrezkoa. Egoera horrekin parekatu beharko dira hemen deskribatu ez diren gainerakoak, baina banakako jarduerak direnak, aire zabalekoak eta beste pertsona batekin kontakturik eragiten ez dutenak.
Bidegorritik bizikletan noa lanera. Maskara beti?
Aire zabaleko jarduera fisikoarekin parekatzen da. Herrigunetik joanez gero, intentsitatea baxuagoa denez, komeni da maskara erabiltzea.
Maskara erabiltzea errepidean edo herrigunetik kanpoko bidegorrietan bizikletan goazenean. Bizikletan herri-periferietako parkeetan.
Kirola aire zabalean eta banaka egiten bada, ez da maskararik eraman beharko, 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluak dakarren bezala.
Nolanahi ere, Osasun Sailak herrigunean kirola egiten bada hura erabiltzea gomendatzen du.
Bizikleta lanera joateko hartzen denean, aire zabaleko jarduera fisikoarekin parekatzen da, eta ez da derrigortzat jotzen maskara erabiltzea. Hala ere, intentsitatea txikiagoa denez, maskara erabiltzea gomendatzen da.
Gimnasio baten barruan, jarduera fisikoa maskara jantzita egin behar dut?
Bai, nahitaezkoa da; izan ere, erabilera publikoko espazio itxiak dira, eta jendearentzako daude zabalik.
Jarduera fisiko biziko uneetan, maskara 21/2020 ELDaren 6.2 artikuluan ezarritako baldintzetan erabiltzea bateraezina denetan, ez da derrigorrezkoa izango hura erabiltzea. Kasu horietan, 2 metroko gutxieneko segurtasun distantzia ziurtatu beharko da, bai eta aireztatzeko baldintza egokiak ere, eta une oro bete beharko da instalazio bakoitzaren protokoloetan ezarritakoa.
Taldeko kirola aire zabalean edo espazio itxietan.
Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da, partidaren edo lehiaketaren unean edo jarduera fisiko biziaren uneetan izan ezik. Jarduera une horretan maskara 21/2020 ELDaren 6.2 artikuluan ezarritako baldintzetan erabiltzearekin bateraezina dela uler daiteke.
Derrigorrezkoa da maskara kirol-monitoreentzat, taldeko jarduerak egiten dituzten bitartean?
Bai, maskara erabili beharko dute. 21/2020 ELDaren 6.2 artikuluan ezarritako egoeretan kendu ahalko dute maskara.