(FOTOS/ARGAZKIA: Basketbasko/Ibaizabal/Loiola/Askartza) Donostiak eta La Casillak hartuko dute Gizonezkoen Lehen eta Bigarren Mailako igoerarako borroka. Lehenengoan, Universidad Deusto Loiola Indautxuk anfitrioiaren aurka jokatuko du. Bigarrenean, hiru talde bizkaitar eta derbi bilbotarra finalerdietan.
GIZONEZKOEN LEHEN MAILA
Universidad Deusto Loiola Indautxuk Liga EBArako igoera bilatuko du Donostiako Aiete kiroldegian. Horretarako, anfitrioia den Atletico San Sebastian taldeari irabazi beharko dio finalerdietan. Donostiarrek Kopa irabazi zuten urtarrilan.
Liga erregularrean, garaipen bat talde bakoitzarentzat.
PROGRAMA
- Larunbata 17:00 Atlético San Sebastián – Universidad Deusto Loiola Indautxu
- Larunbata 19:00 Valle de Egües – Ulacia ZKE
- Igandea 12:30 Finala
GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA
Ulacia ZKE izango da Bizkaitik kanpo datozen talde bakarra, La Casillan jokatuko den Igoera Fasean.
Lehen finalerdian, Askartza Claret-ek gipuzkoarren aurka jokatuko du. Bizkaitarrek laugarren postuan amaitu zuten denboraldia eta bi partidetan irabazi zioten bere aurkariari,
Bigarren finalerdian, Bilboko derbia: Cabarri Galvanizados Unamuno anfitrioiak Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoaren aurka. Garaipen bat talde bakoitzarentzat ligan.
Beraz, gutxienez talde bizkaitar bat izango dugu finalean. Bere irabazleak Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldia. Maila horretan arituko da Ibaizabal, ligako txapelduna.
PROGRAMA
- Larunbata 16:30 Ulacia ZKE – Askartza Claret
- Larunbata 18:15 Cabarri Galvanizados Unamuno – Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa
- Igandea 12:30 Final
EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA
Pasaden asteburua ospatuko zen Gasteizen Emakumezkoen Lehen Mailako Sailkapen Fasea, hiru talde bizkaitarrekin.
Lehen finalerdian, Universidad Deusto Loiola Indautxuk oso erraz gainditu zuen Silken Araski etxeko taldea (46-77). Bigarrenean, derbi Tabirako Baque eta La Salle Versiaren aurka, Deustoko taldearen garaipenarekin (52-66).
Bilboko derbia finalean eta Indautxukoek garaipena eskuratu zuen, beti aurretik joan ondoren (65-52). Emaitza honi esker, Universidad Deusto Loiola Indautxuk LF2ko Igoera Faserako txartela lortuko du. Txapelketa hau datorren asteburuan ospatuko da Malagan eta Ibaizabal ere egongo da, Liga Erregularraren txapeldun bezala.
EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA
Txapelketako bigarren fasea amaitzeko jardunaldi baten faltan, beste talde bizkaitarrak igoera lortu du. Askartza Claret izan zen lehiaketaren menderatzaile nagusia eta lehen postua eta Lehen Mailarako txartela ziurtatu zuen pasaden asteburua. Mungiak jokatuko du igoera fasea, Mazarredo Fisioterapia Unamunok, berriz, txartela lortu beharko du asteburuan.