Duela astebete Zaragozan Goi-Mailako Entrenatzaile Ikastaroa hasi dela, uztailaren 27an amaituko dena. Bertan, urtero bezala, entrenatzaile bizkaitarrak ditugu estatu mailako titulazio gorena lortzeko asmoz.
Guztira 8 bizkaitar dira 15 egunetan zehar lanean ibiliko direnak. Arturo Carabias (Gordexola), Aritz Duro (Ibaizabal), Javier García Panizo (Óbila – Ávila), Jon Lacoume (Unamuno), Aimar Herrán (Indar Saski), Mikel Garitaonandia (Zornotza ST), Fran Picazo eta Cuco Cruza (CB Lucemtum – Alicante) dira CES2014-ko entrenatzaile bizkaitarrak.
Eurekin batera, Bizkaiko selekzioetako 3 hautatzaile, Jokin Kamiruaga (Mini mutilak), Adrián Yáñez (Haur kategoria mutilak) eta Oihane Ciruelos (Haur Kategoria neskak), FEBek antolatzen duen Zuzendaritza Masterrean izango dira, Asier Hormaechea eta Julen Berrocal gertalari bizkaitarrekin batera.