Abuztu hasieran eman zitzaion bukaera 2016ko Goi Mailako Entrenatzaile Kurtsoari, bertan gure 8 tekniko izan zirelarik. Lana eta azterketak eginak daude, ikasitakoa asko izan da eta orain emaitzak jakitea baino ez dira falta. Fase presentziala burutzeko 175 pertsona aurkeztu ziren, horietatik 8 bizkaitarrak zirelarik: Xabi Ortuoste (Tabirako), Borja Sarria (Askartza), Carlos Garcia-Escudero (Unamuno), Mikel Retolaza (Gernika), Kepa Lambarri (Unamuno), Joel Mieza (Dosa Salesianos), Alberto Cea (Barakaldo E.S.T.) eta Ibon Espinosa (Unamuno/El Carmen).
Bertan Espainiako tekniko onenen hitzaldiak, Estatu osoko eta beste herrialde batzuetako entrenatzaileekin bizipenak eta ezagupenak elkarbanatu eta Selekzioari bisita bikoitza egiteko aukera izan dute. Esperientzia ahaztezina izan da eta jasotako formazioari esker, Bizkaiko Saskibaloiak maila handiagoa izango du.