Teknifikazioa ilusio berriekin aurkeztu da

PRESENTACION TECNIFICACIÓN
PRESENTACION TECNIFICACIÓN

[box]Asteazken honetan Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Teknifikazio Proiektua aurkeztu da, Txutxi Solar proiektuaren koordinatzailea izango delarik. Denboraldi honetako erronka, parte hartzaile guztiei ilusioa transmititzea da.[/box]

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidentea den German Mongek bizkaiko klub eta gertalari guztiei BiSFak abian jartzen duen Teknifikazio Programaren berri eman zien atzo antolatutako batzarrean. Denboraldi honetan, Txutxi Solar izan da proiektuaren koordinatzailea, aurreko edizioetako espiritua eta heziketa lana jarraituko dituena.

Berarekin batera, Eneko Izkara eta Javi Sainz de la Maza izango dira, nutrizio eta prestakuntza fisikoko lanetaz arduratuko direnak hurrenez hurren. Horrez gain, teknifikatzaileen taldea goi-mailako 6 entrenatzailek osatuko dute, eta beste 6 entrenatzailek lan ezberdinak egingo dituzte, laguntzaile gisa jardungo direlarik.

Entrenamenduak Loiuko Lauro Ikastolan izango dira,  eta antolatuko diren 17 lan saioetan gertalariek nahiz gurasoek entrenamenduak ikusten joateko aukera dute.

Jokalari berriak sartzeko epea etengabe zabalik egongo da, eta horretarako, portadan dagoen bannerrean sartu eta bertan agertzen den informazioa baino ez duzu jarraitu behar.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak