Miribillako Kirol Etxean batzartu ziren atzo Federazioko kide nagusiak denboraldi honetan gauzatutako txapelketen ebaluazioa jarduteko eta, bide batez, datorren 2016-17.ari begira hausnartutako berrikuntzez aritzeko. Senior Nesken eta Junior eta Kadete kategorien Maila Berezia, Lehen Maila eta Bigarren Mailei egokituko zaizkien 2016-17. denboraldirako Txapelketaren Oinarriak proiektuaren zirriborroa aurkeztu zuten horren harira Txapelketak arloko zuzendaritza-batzordeko erantzule Jose Miguel Nieva eta Federazioko zuzendari tekniko Jesús Ituiñok.
Eskola-kirolari dagokion bilera egingo da bestetik, datorren asteartean -maiatzak 24- Kirol Etxean bertan, areto nagusian. Emailez helaraziko zaie deialdia eskola-zentroko arduradunei.