Urte Olinpikoan gaudenez, Bizkaiko Saskibaloi Federazioan hauteskunde urtea dugu, Hauteskunde Prozesua, Hauteskunde Batzordearen eraketarekin hasi dugu eta dagoeneko hauteskunde egutegia onartu da. Datorren ekitaldiko Presidetea eta Zuzendari Batzordea Azaroaren 15ean izendatuko dira.
Web orrian banner bat jarri dugu eskuin aldean, Albiste nagusien azpian. Bertan, egutegia,hauteskunde arautegia eta estamentu ezberdinen erroldak, eta beraz boto eskubidea dutenen zerrendak ikus ditzakezue. Boto eskubidea 14/15 eta 15/16 denboraldi bietan lizentzia indarrean izan duten arbitro,entrenatzaile eta jokalariek izango dute, baita klubek ere.
Informatuta egoteko HEMEN klik egin dezakezu.