Ate-irekiak Gernika Bizkaiako entrenamenduak ikusteko

Ate-irekiak Gernika Bizkaiako entrenamenduak ikusteko

Martxoaren 21etik 27ra bitarteko astean ate-irekietan burutuko ditu entrenamenduak Gernika Bizkaia taldeak, Espainiako Saskibaloi Federazioak proposatutako ‘Entrenatzaileen Astea’ deritzon ekimenari esker. Halaber, urte batzuk daramatza Espainako Saskibaloi Entrenatzaileen elkarteak  zehazki jarduera hau bultzatzen, eta aurten bigarrenez Nesken Ligako talde gernikarrean oinarritu dira.

Izen-ematea gauzatzen duten teknikoek Nesken Ligako azken asteko prestakuntza-sesioak ikusi ahal izango dituzte. Era berean, entrenamendu-sesio horiek Mario Lopezekin komentatzeko aukera izango dute, iritzi eta ikuspuntu ezberdinak aitortuz. Parada ezin hobea, ezbairik gabe, Nesken Txapelketa barnean gernikarrak jokoa ongien lantzen dutela kontuan hartuta.

INSKRIPZIO ORRIA

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak