Gaurkoan , azaroak 10, 19:30ean, hilaren 1ean onartutako arau berrien interpretazioaren inguruko bilera egingo da Miribillako Kirol Etxeko Polivalente aretoan. Bertan ere, arbitrajearen irizpideak azalduko dira. Bilera klub, kirol-zuzendari, entrenatzaile eta talde federatuen jokalariei zuzenduta dago. GAI-ZERRENDA:
– Arau berriei dagozkien interpretazioak.
– Arbitraje-irizpideak 2015/2016. denboraldiari begira.
– Zalantzen argitzea.
Gaien garrantzia kontuan izanda, zuek bertan izatea espero dugu.
BALOI OFIZIALAK
Jarraian, bakoitzari dagozkion baloien tamainak: haur nesketan, bai lehen eta bigarren urtekoei dagokienez 6 tamainakoa egokituko zaie (BR415); haur mutiletan, bai lehen eta baita bigarren urtekoei ere 7 tamainakoa eskainiko zaie (BR.400). Junior, Kadete eta Haur kategoria mixtetan, BR415 erabili behar da, 6. tamainakoa. Aldiz, mini guztiek 5. tamainoarekin jolastu beharko dute (BR410).
Zentzu honetan, partidu ofizial guztietan baloi hauen erabilera ezinbestekoa dela gogorarazten dizuegu. Araua ez betetzeak zigorrak ekarriko lituzke.
Informazio gehiago edota zalantzak eskola@bizkaiabasket.com e-mailean.
ORDUTEGIAK, DATAK ETA PARTIDUEN ALDAKETAK
Ordutegi behin betikoa duten taldeek Federazioari komunikatu beharko diote. Aldaketak izanez gero, azken eguna jakinarazteko, partiduaren aurreko astelehenetan izan behar da (20:00ak arte).
(tlfnoak.: 944396615 – 944396616 edo e-mail secretaria3@bizkaiabasket.com)
ORDUTEGIAK KOMUNIKATZEKO HONAKO DATUAK BEHAR DITUGU
KATEGORIA
EGUTEGIAREN Zk
PARTIDUA (etxeko taldea – kanpoko taldea)
PARTIDUAREN DATA
PARTIDUAREN ORDUA
PARTIDUEN DATA ALDAKETAK
Talde biek ados egon behar dute eta jakinaraziko beharko diote honako email-ari secretaria3@bizkaiabasket.com. Azken eguna, partiduaren aurreko astelehena izango da (20:00ak arte) eta esan beharko da noiz jokatuko den partidua (gehienez 20 egun gehiago eta faseak bukatu baino lehen)
ORDUTEGIAK FEDERAZIOAREN WEBGUNEAN AGERTUKO DIRA: (www.bizkaiabasket.com).
Ordutegiak asteartero argitaratuko dira 12:00etatik aurrera. Ordutegi aldaketa egonez gero, beste taldearen baieztasuna behar da.
EMAITZAK
Irabazi duen taldeak edo Eskola Laguntzaileak, komunikatu behar dio Federazioari emaitza eta akta originala ere eman beharko du. Azken eguna emateko, larunbata bada, astelehena izango da 19:00ak arte. Astean zehar jokatzen bada partiduren bat, partidua bukatu eta ondorengo bi orduetan jakinarazi behar da.
Epean ez badauzkagu partiduen emaitzak, emaitza 0-0 izango da eta bi taldeek galduko lukete partidua.
EMAITZAK EMATEKO EMAILEZ EDO TELEFONOZ (ERANTZUNGAILUA):
KATEGORIA
EGUTEGIAREN Zk
PARTIDUA (etxeko taldea – kanpoko taldea )
EMAITZA
Partidua beste datan jokatzen bada, eman behar den data egutegian agertzen dena da.
BESTEAK
Bi taldeek kamisetaren kolorea berdin badute, kanpoko taldeak beste kolorea aukeratu beharko du.