Epaileak ere lanean hasi dira dagoeneko. Joan den ostiralean Miribillako Kirol Etxean bilera egin zuten, ohikoa den bezala.
Aretoa lepo beteta egon zen. Federaizoko Presidente German Mongek eman zion hasiera bilerari, aurkezpena eginda. Helburua epaile guztiek irizpide bateratuak izatea, zalantzak argitzea eta arauetan egin diren aldaketei buruz aritzea zen, Bizkaiko kantxetan lanik onena egiteko asmoz.