Datorren otsailaren 28ra arte zabalik egongo da KITEB Kirol Irakaskuntzen Zentro Baimenduak antolatzen duen Saskibaloiko Erdi Mailako Azken Zikloan izena emateko epea. Ziklo hori martxoaren 6an hasiko da bloke komunarekin eta maiatzaren 17tik aurrera bloke espezifikoari ekingo zaio. Jarraian informazio guztia.
JARDUERA MOTA: ikastaro erdi-presentziala
KIROLAREN EREMUA: kiroleko langileen prestakuntza
HARTZAILEAK: saskibaloiko teknikariak
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Matrikula eskatzeko inprimakia behar bezala beteta, eredu normalizatuaren arabera.
- Nortasun-agiriaren fotokopia.
- Prestakuntzan sartzeko egiaztatutako titulu akademikoaren kopia konpultsatua.
- Saskibaloiaren hasierako zikloa gainditu izanaren ziurtagiriaren kopia konpultsatua.
- Eskola-saioetan parte hartzeko baimen informatua .
- Banku-erakundeak emandako ordainagiria. Garrantzitsua: adierazi kirol-modalitatea eta/edo diziplina
eta ikaslearen NAN.
DATAK:
Hasiera |
Amaiera |
Atazen deskribapena |
16/02/2023 |
28/02/2023 |
Matrikulazio epea |
06/03/2023 |
05/07/2023 |
Bloke komunaren hasiera eta amaiera 1. deialdia (ohikoa) |
06/03/2023 |
13/09/2023 |
Bloke komunaren hasiera eta amaiera 2. deialdia (ez-ohikoa) |
17/05/2023 |
15/11/2023 |
Bloke espezifikoaren hasiera eta amaiera 1. deialdia (ohikoa) |
14/12/2023 |
20/12/2023 |
Bloke espezifikoaren hasiera eta amaiera 2. deialdia (ez-ohikoa) |
BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZ LAGUNDUTAKOA. Ikastaroa amaitutakoan, ikasle bakoitzak diru-laguntza eskatu ahal izango dio BFAri.
IZEN EMATEAK: Otsailaren 16tik 28ra (biak barne)
Inskripzioa egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztea ikastetxeko idazkaritzan (Martín Barua Picaza 27, 1.solairua 48003 Bilbao (Bizkaia), edo helbide elektroniko honetara bidaltzea: kiteb@asfedebi.eus bi kasuetan, eskatutako dokumentazioa erantsi beharko da. Dokumentazioa posta elektronikoz aurkeztuz gero, ahal dela pdf formatuan aurkeztuko da. Aurrez aurre edo postaz aurkeztu beharreko ikasketa-tituluaren jatorrizko kopia konpultsatua.
PLAZA KOPURUA: 20 plaza
Izena emateko prozesuarekin lotutako zalantzak/kontsultak: 944037800 telefono zenbakian edo kiteb@asfedebi.eus helbide elektronikoan. Ordutegia: astelehen eta ostiraletan 9: 30etatik 15: 00etara, astearte eta ostegunetan 9: 30etatik 18: 30etara eta asteazkenean 9: 30-20: 30etara.