(ARGAZKA: Askartza) Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen dituen txapelketetatik tradizio handia duenetarikoa Emakumezkoen Senior mailako Bizkaia Kopa da. Jadanik urte honetako edizioaren multzoak ezagutzen dira. Askartzak irabazi zuen iaz, eta bere titulua defendatuko du.
Lehenengo fasean 4 taldez osatutako 4 multzo egongo dira, zerrenda buruak Liga Erregularrean lehenengo 4 posizioetan amaitu dutenak direlarik. Fase hay apirilaren 6an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da, guztira 6 jardunaldi jokatuko direlarik multzo bakoitzeko lehenengo sailkatua nor den ezagutzeko.
A MULTZOA: Askartza, Loiola, Erandio eta Ugeraga
B MULTZOA: Bidegintza, Escolapios, Santurtzi eta Begoñazpi
C MULTZOA: Dosa Salesianos, Unamuno, Col. Basauri eta Jesuitinas
D MULTZOA: Leioa, La Salle, Abandoko eta Mungia.
Bigarren fasean, finalaurrekoak eta finala maiatzaren 24an eta 25ean jokatuko dira,