Gernika Bizkaiak eta Santurtzik baino ez dute irabazi

mumbrú real madrid acb
mumbrú real madrid acb

(ACB PHOTO/A. Arrizabalaga) Orokorrean emaitza kaxkarrak gure ACB eta FEB txapelketetako taldeentzt. Jokatu diren 6 partiduetan, talde bizkaitarrek bi partidu baino ez dituzte irabazi, Gernika Bizkaiak eta Santurtzik. Gernika Bizkaiak, beraz, lehenengo posizioan jarraitzen du, eta Santurtzi ere goiko posizioetan mantentzen da. Bestalde, Bilbao Basketek Real Madrilen aurka Miribillan galdu zuen, baina emaitza ez zen atzoko egunean garrantzitsuena izan. Porrotak agur zaporea izan zuen, jokalariek eta talde teknikoak gaur mugagabeko greba hasiko baitute. Emakumezkoetan, Bizkaia GDKOk ezin zion Rivas Ecopolisi Madrilen irabazi, eta ligako azken jardunaldian erabakiko da bigarren mailara nor jaitsiko den. Amaitzeko, EBAn, Santurtzik irabazi bai baina gure gainontzeko bi taldeek ezin izan zituzten euren partiduak aurrera atera.

ENDESA ACB

BILBAO BASKET 73 – REAL MADRID 87

Gehiago irakurri

EMAKUMEZKOEN LIGA (LF)

RIVAS ECÓPOLIS 74 – BIZKAIA GDKO 56

Kronika gaztelaniaz ikusgai

EMAKUMEZKOEN LIGA 2 (LF2)

GERNIKA BIZKAIA 77 – SEGLE XXI 62

Kronika gaztelaniaz ikusgai

EBA

FUNDACIÓN VALLADOLID 65 – ASKARTZA CLARET 61

ANTONIO ROBLEDA 82 – CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI 80

ARDOI 59 – CB SANTURTZI SK 64

Kronikak gaztelaniaz ikusgai

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak