Ez da asteburu ona izan talde bizkaitarrentzat. Bilbao Basket eta Bidaideak BSR Kopatik kanpo geratu ziren final laurdenetan, eta ligan, Zornotzak eta EBA mailako taldeek porrot egin zuten. Garaipena lortu zutenak neskak izan ziren; Emakumezkoen Ligan Gernika Bizkaiak nabarmen irabazi zion Prometeri eta, tarte zabala lortuta ere, GDKO Bizkaiak mendean hartu zuen Araski Emakumezkoen 2. Ligan.
Informazio gehiago, hemen.