Euskadiko txapelketa bukatuta, teknifikazio-programan barneratu dituzte berriro ere umeak. 60 jokalari inguru bilduko dira igande honetan, salbu eta Euskadiko selekziora deitutakoak.
Hitzordua esan bezala igandean bertan izango da -urtarrilak 17-, 16:00etatik 17:00etara. 15,45ean prest egotea eskatzen da. Era berean, kamiseta alderantzikagarria, ur-botila eta dutxarako beharrezko materiala eraman beharko du bakoitzak.