Hurrengo igandean, otsailak 28, topaketa bat antolatu du Bilbon Bizkaiko Saskibaloi Federazioak 2005ean jaiotako jokalari guztientzat. Jarduera Federazioaren teknifikazio-programaren barnean kokatzen da.
2015/16. denboraldiaren mota honetako hirugarren jardunaldia da honakoa, zeinean 2005ean jaiotako Bilbo Handiko jokalari guztiak deitu diren. Hartara, Lasalle Ikastolako polikiroldegian izango da entrenamendua eta datu-hartzea. Deialdia halaber 17,45ean da eta sesioa 18etatik 19etara bitartean. Inskribatzeko email bat bidali secretaria2@bizkaiabasket.com helbidera email bat bidali otsailaren 23a -asteartea- baino lehen, hurrengo datu hauek helaraziz:
-Izen-abizenak:
-Jaiotze-data:
-Altuera:
-Klub edo eskola-zentroa:
Zentzu honetan, jokalari hauek Federazioak aurrera daraman programan barneratuak izateko aukera izango dute, ostera ere euren segimendua egitearren.