Preminien hasierari buruzko informazio guztia

3X3
3X3

Preminiek ere 2016/17 denboraldia hasiko dute. Denboraldi honetarako aldaketak dauden funtzionamenduan. Jarraian, lehiaketaren mekanika ulertzeko jarribide batzuk gogorarazten dizuegu. Berrikuntza handietako bat, lehiaketa horietan ez dela sailkapenik egongo, ezta 5×5 ezta 3×3 lehiaketetan ere.

Denboraldiko lehen zatian Premini 5×5 ean izena emanda dauden taldeak eta denboraldiko bigarren zatian 3×3an daudenak, honako arautegi hau bete behar dute:

  • 5x5eko partidek minibasketeko arauak jarraitu beharko dituzte.
  • 3x3ko partidetarako, taldearen barnean azpi taldeak eratuko dira, izan ere lizentziak ez daude ezberdinduak.
    • Bi partida jokatuko dira aldi berean.Saski bakoitzean bat.
    • Ez da saskiratzeen mahairik egongo.
    • Bi laguntzailek arrastatutako tanteoa eramango dute.
    • Partidaren iraupena 16 minututakoa izango da, 8 minutuko bi zatitan banaturik.  Jokalari guztiek gutxienez 8 minutuko zati batean jokatu beharko dute, jokatuko duten partida bietariko zatiren batean (8 minutuko 4 zati=32 minutu)
    • Berdinketa badago ez da luzapenik egongo.

Premini 3x3an izena emanda duten taldeek hurrengo arautegia bete beharko dute:

  • Behean atxikitzen den 3×3 arautegiaren arabera.
  • Argibideak:
    • Ezingo dira taldeetako kideak nahastu.
    • Bere multzoan bikoterik gabe jokatzen duten taldeen partidek 12 minutuko arauzko iraupena izango dute.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak