Jokalari bizkaitar berri bi Espainiako selekzioen lan deialdietan sartu dira. Kasu honetan, aurre-selekzioetan lan egiteko deitu dituzten jokalariak, Unamunoko Unai Mendikote, “Torneo de la Amistad” prestatzen ari den taldean dagoela eta Javier González de Langarica dira, Victor Claver Kanpusean parte hartzeko deitu dutena..
Uda honetan Espainiako selekzioetan lan egingo dten jokalari bizkaitarren zerrendari izen bi gehitu behar dizkiogu: Unai Mendikote eta Javi G. de Langarica.
Mendikote, iaz “Torneo de la Amistad” txapelketan parte hartu zuena, gizonezkoen U15 selekzioam da berriz ere, oraingo honetan David Soriaren aginduetara, Frantzian jokatuko den torneoan, Clemond Ferranden uztailaren 12tik 14ra arte.
Bestalde, Langarica FEB selekzioetan dagoen lehenengo aldia da, eta Victor Clavar Hobekuntza Kanpusean parte hartuko du beka bati esker, egun hauetan, eainaren 29tik uztailaren 5era arte Guardamar del Seguran.