USA, Turkia, Dominikar Errepublika, Zeelanda Berria, Ukrainia eta Finlandia Bilbon egongo dira

SORTEO COPA DEL MUNDO
SORTEO COPA DEL MUNDO

(ARGAZKIA: Alberto Nevado/FEB)

Astelehenean Bartzelonako Musika Jauregian Munduko Kopako zozketa antolatu zen, eta bertan jakin genuen Bilbon Lehenengo Fasean parte hartuko duten selekzioak zeintzuk izango diren: izarrez jositako Estatu Batuak, Munduko txapeldunordea den Turkia, sekulako garapena jasaten ari diren Dominikar Errepublikako eta Finlandiako selekzioak, Zeelanda Berria selekzioa lehiakorra, eta Ukrainia, paper txukuna burutzea helburu duena.

Telebistan zuzenean eman zuten ekitaldian, behin-betiko baieztatu da guztion ahotan zebilena, C multzoak Bilbon jokatuko dituela Lehenengo Faseko partidu guztiak, bertan Estatu Batuetako selekzioa multzokatuta dagoelarik. Gainontzeko bost selekzioen berri izatea baino ez zitzaigun falta. Munduko txapeldunarekin batera, Munduko txapeldunordea ere Bilbon izango dugu, Turkia, alegia; 2010. urtean Munduko Kopa antolatu zuena zilarrezko domina erdietsiz. Dominikar Errepublika eta Finlandia NBA eta ACBko jokalari ugari dituzte; Francisco Garcia (Houston Rockets), Feldeine (Fuenlabrada) eta Baez (Kanaria Handia), eta Koponen, hurrenez hurren. Zeelanda Berriak maori haka eta guzti etorriko da Bilbora, eta Ukrainiak lehenengo aldiz parte hartuko du Munduko Kopa batean.

Bizkaitar eta euskal erakundeetako ordezkariak ere Bartzelonan izan ziren, Ibon Areso, Bilboko Udalaren alkateordea, Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo eta Ekonomia Sustapeneko diputatua, Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, German Monge, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidentea eta Arturo  Aguado, Euskal Saskibaloi Federazioko presidentea.

German Mongeren adierazpenak gaztelaniaz ikusgai.

HONA HEMEN MUNDUKO KOPAKO MULTZO EZBERDINAK:

A Multzoa (Granada): 1. Espainia; 2. Serbia; 3. Frantzia; 4. Brasil; 5. Egipto; 6. Iran.

B Multzoa (Sevilla): 1. Filipinak; 2. Senegal; 3. Puerto Rico; 4. Argentina; 5. Grezia; 6. Kroazia.

C Multzoa (Bilbo): 1. Dominikar Errepublika; 2. Turkia; 3. Estatu Batuak; 4. Finlandia; 5. Zeelanda Berria; 6. Ukrainia.

D Multzoa (Kanaria Handia): 1. Eslovenia; 2. Lituania; 3. Angola; 4. Korea; 5. México; 6. Australia.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak