Urriaren 1etik zabalik da 2016/2017 denboraldiko Eskola Laguntzailea programan izena emateko eta berrizteko epea. Azken eguna Urriaren 15a izango da eta epez kanpo ez da onartuko inolako alta ez berriztapenik. Hori dela eta eskolarteko partidetan lagundu edo arbitratu nahi baduzu lehenbailehen egin ezazu.
Eskola Laguntzaile berriek honako datu hauek izan beharko dituzte kontuan: Aurtengo denboraldian, 2002an edo lehenago jaio direnak ahalko dira apuntatu, eta horrez gain, eskatzen diren datu guztiak eman beharko dira, izan ere gure datu basea eguneratzen ari gara, aurrerantzean Eskola Laguntzailea kolektiboarekin komunikazio hobea izateko.
Izen ematea edo berriztapena jaso eta 10 egun naturako epean, izena eman duten guztiek, beraien izen ematearen onarpena jasoko dute, aurkezpen bilerara eta material ematera deituz, honela, Eskolak badaki bere izen ematea edo berriztapena era egokian egin dela. Honegatik guztiagatik, konfirmazioa jasotzeko hamar egun naturalak itxarotea erregutzen dizuegu, ez saiatu berriz izen ematea egiten eta 10 eguneko epean ez baduzue egiaztapenik jaso, jar zaitezte harremanetan Federazioarekin.
ESKOLA LAGUNTZAILEAN IZENA EMATEKO EDO BERRIZTEKO FORMULARIOA
Esteka, Larunbat honetako 00:00etatik erabilgarri dago eta hemendik, izen emate eta berrizteak lehenengo egunetan egitea gomendatzen dizuegu, izan ere azken unerako utziz gero, deialditik kanpo geratzeko arriskua duzue.