Espainiako Saskibaloi Federazioak Italian uztailaren 3tik 13ra bitartean jokatuko den Europako txapelketan parte hartuko duten jokalarien aurre-deialdia argitaratu du, eta bertan Yaiza Lazaro jokalari bizkaitarra dago.
Gernika Bizkaiko pibota aurre-selekzioan egongo da, ekainaren 9an Galiziako Noia herrian hasiko duten kontzentrazioan. Lazaro azken urteetan Espainiako harrobizko selekzioetan egon izan da, eta hainbat domina lortu ondoren, aurten ere aurreko urteetako arrakastak lortzea du helburu.
Jokalari eta gertalari bizkaitarrek espainiako selekzioetarako deiak jasotzen jarraitzen dute. Momentuz, Mario Lopez eta Yaiza Lazaro deitu dituzte, baita BSR selekziorako Asier García, David Mouriz eta Txema Avendaño ere. Udan zerrenda handitzea espero dugu.