EUSKAL LIGAK: 25/26ko denboraldirako txartela lortu du Barakaldo Basketek

LIGAS VASCAS: Pleno en Junior Femenino antes del parón

MUTILEN JUNIOR A2

Barakaldo Basketet Euskal Liga jokatuko du datorren denboraldian. Alex Torralbaren mutilek erraz gainditu zuen Centro de Estudios Mikeldi USK (42-75) eta Getxoren porrota aprobetxatu zuen.

Carlos Sergioren taldeak bigarren porrot jarraian jaso zuen unerik txarrenean: 69-44ko emaitza Ordizian. Gipuzkoarrek bigarren postua kendu diote eta orain partida bateko abantaila dute, bi jardunaldiren faltan.

NESKEN JUNIOR A2

Tabirako Baquek bere bolada txarrari agur esan zion Zast Kurayeren aurka (68-47). Baina Mondragon Unibertsitatearen garaipenak, Marianistas-en aurrean, bigarren postua lortzeko aukerarik gabe utzi zien durangarrei.

Eta Barakaldoko derbian, Getxoren garaipena (45-57).

MUTILEN KADETE A2

Porrota Centro de Estudios Mikeldi USK-rentzat, etxean, Ordiziaren aurrean (40-63).

NESKEN KADETE A2

Barakaldo Basket-ek bigarren posturako borrokan jarraituko du azken jardunaldira arte. Bizkaitarrek garaipen garrantzitsua lortu zuen Dinnteco Arabaren aurrean (49-44) eta berdinduta daude arabarrekin.

Eta porrota luzapenean Tabirako Baquerentzat, Axa Amurrioren aurka (58-59).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak