ARGAZKIA: Gernika KESB
Astelehen beltza bai Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat bai Lointek Gernikarentzat: gure bi taldeek galdu egin zuten, baina hurrengo fasera sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte.
FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 83 – SANDA ELECTROCLIMA CB L’HOSPITALET 85
Iñigo Furundarenaren mutilek porrot mingarria jaso zuten talde kataluniarraren aurka, nahiz eta oraindik ere oso bideratuta duten hurrengo txandarako txartela
Talde bilbotarrak bigarren laurden zoragarria eskaini zuen (35-15ko emaitza, 7 hirukorekin) partidari buelta emateko (51-41 atsedenaldian). Une horretatik aurreta, neurketa kontrolatuta izan zuten, 12 puntuko aldearekin (78-66) sei minuturen faltan. Orduan, amesgaiztoa iritsi zen, bere aurkariaren erremontadarekin, azken segundoetan burutua.
Mikel Liñaresek 31 puntu eta 37ko balorazioa lortu zuen. Asteartean, 19:30etan, lehen faseko amaiera, Real Madrilen aurka.
LOINTEK GERNIKA 45 – MERCADO CENTRAL OSB A1 52
Gaizka Barearen neskek galdu egin duten bigarren jardunaldian eta hurrengo faserako txartela zaildu egin zaio, baina bere esku dago. Hori bai, 6 puntugatik irabazi beharko dio UBJ Gris Toldos El Portal taldeari.
Puntu gutxiko lehen zatiaren ondoren (14-18), neurketaren une klabea azken laurdenaren hasieran iritsi zen: 34nako berdinketatik 34-46ra pasatu zen, bost minuturen faltan eta erremontada sortzeko aukerarik gabe.
Asteartean, Lointek Gernikak partida klabea jokatuko 17:00etan.