bilbao basket, baskonia, acb, endesa,

Bilbao Basket, garaipen baliotsua Baskoniaren aurkako derbian

Jardunaldiak bukaera ezinhobea izan zuen Bilbao Basketek Baskonia euskal derbian mendean hartu eta gero, hirugarren laurdenean lortutako abantailari esker. Joko ona erakutsi zuten Sito Alonsoren mutilek, eta Colomen lanak talde osoa modu apartan jardutea ekarri zuen (93-75). GDKO Bizkaia eta Zornotza nagusi izan ziren euren norgehiagoketan, baita Santurtzi ere EBA ligan. Informazio gehiago, hemen.

Garaipen bikoitza Bizkaiarentzat

Euskadiko Mini Txapelketan Bizkaia izan da gehien nabarmendu den taldea; izan ere, Murgian jokatutako lehiaketan, bai mutilen bai nesken taldeak Gipuzkoa eta Araba mendean hartu zituzten, hurrenez hurren. Tarte handia lortuta irabazi zituzten beren partiduak, eta horrenbestez, Bizkaiak azkeneko urteetan maila honetan izan duen nagusitasunari eutsi dio. Informazio gehiago, hemen.