ERAKUSKETA: Bizkaiko Saskibaloia: atzo, gaur eta beti

[box]Gaurtik, martxoaren 20tik, apirilaren 13ra arte, astelehenetik igandera, Zabalguneko Merkatua “Bizkaiko Saskibaloi; atzo, gaur eta beti” erakusketa ikusgai izango duzue, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta bere BizkaiaBasket Fundazioak antolatzen duten ekitaldia. Erakusketa honekin, Munduko Koparen inguruko ekitaldiei hasiera ematen zaio, eta hurrengo asteetan ekintza gehiago egongo dira, Bilbo Munduko Kopako egoitza izango baita.[/box] Bizkaiko Saskibaloi Federazioak,…

liga femenina gdko ibaizabal mann filter

Talde bizkaitarrentzat emaitza zeharo ezberdinak asteburu honetan

Asteburu honetan emaitza zeharo ezberdinak egon dira ACB eta FEB txapelketetan. Gernika Bizkaiak eta Zornotzak etxetik kanpo euren partiduak irabazi zituzten, Gernikaren kasuan lehenengo posizioan jarraitzeko eta Zornotzaren kasuan, aldiz, goiko posizioetara begira jartzeko. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk euren partiduak galdu zituzten, eta Bizkaia GDKOk mailari eusteko borrokan aurrera pauso bat emateko aukera aparta…

ACB eta FEB txapelketetako partidu gehienak azken minutuetan erabaki dira

Emozio handiko asteburua bizi dugu ACB eta FEB txapelketetan partidu ugari azken segundoetan erabaki baitira. Zornotzak, Gernika Bizkaiak eta Centros de Estudios Mikeldik azken minutuetan euren partiduak erabaki zituzten, baina zoritxarrez, Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk ezin izan zuten garaipena erdietsi, partidu bietan berdintasuna nagusi izan arren. Bestalde, EBAn Santurtzik eta Askartzak euren partiduak galdu…

gernika lf2 celebración

Emakumezkoen Ligarako Igoera Fasea, harrobizko lanari saria Gernikan

[box]Fase erregularra amaitzeko bi hilabete falta dira, eta Gernika KESBk Emakumezkoen Ligarako Igoera Fasea jokatzeko txatela eskuratu du jada, LF2-n jokatzen duten hitugarren denboraldian.Talde honek meritu handia du, dituen 7 jokalarietatik, 5 harrobiko jokalariak baitira. Araskiren aurka, larunbatean, Igoera Faserako txartela eskuratu zuten, eta astelehenean bazegoen zer ospatu. Gernikako Sakone tabernan pintxo batzuk janez ospatu…

PERFUMERIAS IBAIZABAL GDKO

Bizkaia GDKOk ezin izan zion Perfumeriasen erritmoari eutsi eta Zornotzak Caceresi irabazi zion

Asteburu honetan Bilbao Basketek Malagako Errege Kopan parte hartu ez duen arren, interes handiko partidu ugari jokatu dituzte FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrek. Emakumezkoen Ligako liderra Galdakaon jokatzen zuen, eta erraz irabazi zion Bizkaia GDKO (36-63). Saskibaloi estataleko historio batek, Caceresek, gure lurraldeetara heltzen zen Zornotzaren aurka jokatzeko, eta Amorebieta-Etxanoko taldeak, David Queroren zuzendaritzapean, (77-69)…

SORTEO COPA DEL MUNDO

USA, Turkia, Dominikar Errepublika, Zeelanda Berria, Ukrainia eta Finlandia Bilbon egongo dira

(ARGAZKIA: Alberto Nevado/FEB) Astelehenean Bartzelonako Musika Jauregian Munduko Kopako zozketa antolatu zen, eta bertan jakin genuen Bilbon Lehenengo Fasean parte hartuko duten selekzioak zeintzuk izango diren: izarrez jositako Estatu Batuak, Munduko txapeldunordea den Turkia, sekulako garapena jasaten ari diren Dominikar Errepublikako eta Finlandiako selekzioak, Zeelanda Berria selekzioa lehiakorra, eta Ukrainia, paper txukuna burutzea helburu duena.…

Askartza ardoi eba jorge

Bilbao Basket Kopatik at geratu da asteburu latz honetan Río Natura Monbusen aurka galdu ondoren

Asteburu hau latza izan da ACB eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat, partidu guztietan bizkaitarrak galtzaile atera baitira. Bilbao Basket kopatik at geratu da Galizian Rio Natura Monbusen aurka galdu ondoren. Zornotzak etxetik kanpo galdu egin zuen eta emakumezkoetan, bai Bizkaia GDKOk eta Gernika Bizkaiak euren partiduak galdu dituzte, gernikarren kasuan, denboraldiko lehenengo porrota delarik.…

mini campeonas copa bizkaia

Mini nesketan Bizkaia Euskadiko txapeldun

Jardunaldi bikaina Bizkaiko mini selekzioentzako Arrasaten jokatzen ari den Euskadiko Txapelketan. Gaur, gure selekzioek Arabaren aurka jokatu dute, eta selekzio biek euren partiduak irabazi dituzte. Neskek laugarren zatian akta itxi dute (16-68), eta honenestez, Euskadiko Txapelketa irabazi dute, txapelketako partidu biak irabaziz. Mutilek, aldiz, Arabari irabaztea lortu dute, eta oraindik txapeldunak izateko aukera dute. MUTILAK:…