Saskibaloiaren promesak ikusteko aukera Barakaldo Hiriko Nazioarteko VIII. Gizonezkoen U20 Torneoan

Saskibaloiaren promesak ikusteko aukera Barakaldo Hiriko Nazioarteko VIII. Gizonezkoen U20 Torneoan

Lehen mailako eta promesa gazteen saskibaloia iristen da beste behin Bizkaiara, Barakaldo Hiriko Nazioarteko VIII. Mutilen U20 txapelketari esker. Antolatzaile nagusiak Bizkaiko Saskibaloi Federazioa eta Barakaldoko Udala izaten dira eta Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Kirolen Udal Institutua eta Bizkaia Basket Fundazioak laguntzaileak.

Gabonetako klasiko hau, abenduak 28 eta 29 bitartean ospatuko da Lasesarre polikiroldegian. Bertan, Protugal, Katalunia, Nafarroa eta Euskadi lehiatuko dira (lehenbiziko hiruak debutanteak). Aurten gainera, mutilei egokitu zaie norgehiagokan aritzea txandakako sistema errespetatuz. Hona hemen datak eta bakoitzari dagozkien ordutegiak:

ASTELEHEN 28 – FINALERDIAK
17:00etan: NAFARROA – CATALUNYA
19:00etan: EUSKADI – PORTUGAL

ASTEARTEA 29
17:00etan: HIRUGARREN ETA LAUGARREN POSTUAK
19:00etan: FINALA

Dohako sarrera txapelketa osoan zehar.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak