Kadete eta Infantil mailako nesken kasuan, 12 jokalariko zerrendekin, eta mutilen kasuan, zerrendak ia erabat zehaztuta daudela, igande honetan Bizkaiko gure selekzioek jardunaldi garrantzitsua izango dute. Infantil mailan, Bizkaiko selekzioek Ortuellan jokatuko den X. Lurraldearteko Txapelketan parte hartuko dute, Kantabria eta Errioxako selekzioen aurka. Kadete mailan, berriz, Bizkaiko selekzioak Laredora joango dira Kantabriaren aurka jokatzeko.
Jarraian, deialdi guztiak:
Ortuellan, jokalariei piknik bana emango zaie, eta Laredon, berriz, mokadutxo bat. Ur-botila eta norberaren garbitasunerako beharrezko materiala eraman beharko dituzte.
Hurrengo datak:
- Urriaren 18a, igandea (Infantilak: Lurraldearteko Txapelketa Ortuellan / Kadeteak: Adiskidantzazko partida Laredon).
- Urriaren 25a, igandea (entrenamendua Ortuellan).












