Eros itzazu sarrerak Globetrotters ikusteko Federazioaren bitartez eta %20ko deskontua lortu

Eros itzazu sarrerak Globetrotters ikusteko Federazioaren bitartez eta %20ko deskontua lortu

Herenegun jakinarazi genizuenez, maiatzaren 19an Globetotterrak izango ditugu gurekin Bilbao Arena kantxan. Saskibaloia eta ikuskizuna lotzeko modurik ederrenetarikoa seguru asko. Horrekin batera, sarrerak Federazioaren bitartez erosita, %20ko deskontuaz gozatzeko aukera izan dezakezuela informatzen dizuegu (beherapen horretatik salbuetsita daude ordea lehenengo lerrokoak eta VIP sarrerak). Alabaina, deskontu berak ez du bestelako promozioetarako balio izango.

Hona hemen zure sarrera Federazioaren bidez eskuratzeko aukerak:

  1. Federazioaren publiko-arretaren telefono-zenbakira deitu: 94 439 57 22 (ohiko ordutegia – astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 19:00etara, salbu eta asteazkenetan; egun horretan soilik goizez, 11:00etatik 13:00etara alegia).
  2. Pili Fernándezengatik galdetu. Berak adieraziko dizue promozio-kodea eta zuek bakarrik zenbat erosi nahi dituzuen esan.
  3. Kodea eskuratuta, https://proticketing.com/proactivtickets/es_ES/entradas/evento/4637 estekan klikatu.

Jarraian, egutegiko ekitaldiaren beheko dataren azpiko orduan klikatu -19:30-. Ondoren mapa bat agertuko zaizue pantailan, zuen eserlekuak hautatzeko aukera eskainiz. Hori egin ostean zuen kodea balioztatu beharko duzue ‘Descuentos con código’ atalean. Azkenik, bankuko kontu-zenbakia eskatuko zaizue.

Horrekin batera Bizkaia eta Bilbo anfitrioi izango diren ikuskizun zoragarriari erreparatu ahal izango diozue.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak