Hobetzeko antolatutako II. Campusa: lau talde bizkaitar ekimen honen buru

Hobetzeko antolatutako II. Campusa: lau talde bizkaitar ekimen honen buru

CB Oribeltza, Barrena Berri, CB Santurtzi SK eta Ibaizabal ST elkartu dira hobekuntzak bilatzeari begira prestatutako II. Campus honen alde. Bigarren edizioa izango da honakoa, martxoaren 29tik apirilaren 2ra bitartean Carrión de los Condesen (Palentzia), bai ideia berriak eta baita esperientzia eta ezagutzak partekatzeko aukera nagusia.

Goiz eta arratsaldeko entrenamendu-sesio, barne-txapelketak, heziketa-hitzaldiak, bideo-sesioak, bisita gidatuak eta bestelako jarduerez gozatu ahal izango dute partaideak, saskibaloiaz gain jakina.

Gainera, teknifikazio-taldeak eratuko dira maila aurreratuko kirolariei sesio berezituak eskainiz, goi-mailako titulua duten entrenatzaileek zuzenduta.

1998-2007. arteko neska-mutilentzat prestatua. Prezioa 220 eurokoa izaten da (%10eko beherapena jokalari, bazkide eta aurreko edizioetako parte hartzaileentzat). Barne satrtzen da autobusean joan-etorria eta tokiko sukaldea -pentsio osoarekin batera eta kirolarien menuez lagunduta-.

Inskribatzeko epea hasi da dagoeneko eta martxoaren 20an amaitzen da. Hona hemen hura egiteko baita informazio gehiago kontsultatzeko bideak:

WEBGUNEA: https://campusmejora.wordpress.com

MAIL: campusmejora@gmail.com

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak