LI. Madalenak Torneoak badauka irabazlea.Iraurgiren aurka jokatutako partida 90 eta 62 irabazi eta gero, partidarik galdu gabe bukatu du lehiaketa 20 urtez azpiko Gizonezkoen Bizkaiko Selekzioak.
Asteazkeneko partidarekin alderatuz, Bizkaiko Selekzioak partida oso ona jokatu zuen. Carlos Ballesterosen mutilek intentsitate handia erakutsi zuten, Jon Manjón eta Joseba Estalayoren lana nabarmenduz. Lehen laurdena 28-18 bukatu zen bizkaitarren alde.
Bizkaitarrak maila altua erakutsi zuten erasoan eta horri esker gipuzkoarrak ez ziren gai Bizkaiko taldekide handienak gelditzeko. Atsedenaldian 52-33 ziren aurretik Bizkaitarrak.
Etenaldia eta gero Bizkaitarrek fin jarraitu zuten defentsa lanetan, kontraeraso arinei esker markagailuan gora eginez. Iraurgik kanpotik lortu zituen saskiratzeak, izan ere eginiko barneraketetan Ander Perez “harresiarekin” egiten zuten topo. Hirugarren laurdena 72 eta 43 bukatu zen. Azken laurdena, jokalari denei minutuak emateko aprobetxatu zuen entrenatzaileak, izan ere ordurako partida erabakita zegoen.