Zallako herria, emakumezkoen saskibaloiaren erdigune bilakatuko da Irailean, bertan CB Bidegintzako jokalaria izan zenaren omenaldiz antolatzen den Maialen Memoriala eta XII Nagore Saratxaga Torneoa ospatuko direlarik.
Datorren larunbatean, Irialak 10, Maialen Memoriala ospatuko da Zallako Kirolegian 18etatik aurrera. Bertan CB Bidegintza eta erregional mailako Mudanzas Alvaro Barakaldo EST taldeak lehiatuko dira.
Aste bete beranduago eta toki berean, CB Bidegintzak eta CD Irlandesas taldeek XII Nagore Saratxaga Torneoa antolatzen dute. Larunbat goizean Bidegintza eta Leioaren arteko norgehiagoka bikoitza ospatuko da Kadete eta Junior mailetan. Lagunarteko partida horien ondoren, Lehen Nazional Mailako Torneoari hasiera emango zaio finalerdiekin:
17,30 etan: Leioa – Barakaldo
19,30 etan: Ventanas Arsan – Araski
Igande goizean hirugarren postua eskuratzeko partida jokatuko dute 10,15etan eta final handia 12,15etan izango da.