BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Josu Ezkerra (La Salle): “ Ez da justua denboraldi bat kruze batengatik baloratzea”

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Josu Ezkerra (La Salle): “ Ez da justua denboraldi bat kruze batengatik baloratzea”

Bizkaiko Liga Berezien bigarren jardunaldiak emandakoa aztertuko dugu. Aste honetan, La Salleko Gazte mailako emakumezko entrenatzailea den Josu Ezkerra dugu gonbidatu berezi bezala, emaitzen gainbegiradaren bukaeran.

Gizonezko Kadeteak

Maila honetako A multzoa oso berdindurik dago, sailkapen buruan Berrio Otxoa dagoelarik bakar bakarrik. Berrio Otxokoak Unamunori 49-46 irabazi zion larunbatean. Gainontzekoei dagokienez, Leioa eta Tabirako bi garaipenekin daude eta Unaumo eta Zornotza azken postuan daude, oraindik garaipenik lortu gabe. B Multzoari dagokionez, Lehenengo eta Bigarren postuetan La Salle eta Construcciones Armeti ditugu bi garaipenekin. Hirugarren eta Laugarren Loiola eta Padura garaipen bakarrarekin eta Bosgarren eta Seigarren Santurtzi eta Getxosaski, lehen bi partidetan porrota jaso dutelarik. Multzo honetan , partidarik lehiatuena Santurtzik eta Padurak jokatutako izan zen, kanpokoek 50-55 irabaziz.

Emakumezko Kadeteak

A Multzoan, Lauro eta Gernikak lehen bi postuak betetzen dituzte, bosgarren eta seigarren sailkatuei etxean irabazi eta gero. Laurok Zornotzari irabazi zien 61-31 eta Gernikak Getxosaskiri 63-37. Momentu honetan hirugarren eta laugarren direnek beraien artean jokatu zuten eta Durangarrek erraz irabazi zieten Unamunori  Bilbon 44-67. B Multzoa aztertuz, Tabirakok Mungiari 42-67 eta Escolapiosek Askartzari 51-65 irabazi zietela ikus dezakegu, talde biek kanpoan jokatzen zutelarik.

Gizonezko Juniorrak

Garaipen argiak eskuratu dituzte Euskuba tabernak eta Loiolak A multzoan. Talde biek helburu handiak izan ditzaketela erkustarazi zuten. Talde biek etxetik kanpo jokatzen zuten. Euskuba Tabernak 55-90 irabazi zion Escolapiosi eta Loiolak 82-107 Askartzari. B multzoan, lehen hiru taldeak Euskal Ligako Kruzeetarako hautagai nagusiak izango direla ematen du.Berrio Otxoak 81-36 irabazi zion La Salleri, Tabirakok 66-44 Padurari eta Leioak 52-36 Santurtziri.

Emakumezko Juniorrak

La Salle eta Unamunok A multzoko lehen bi postuak betetzen dituzte, orain arteko partidak irabaziz. Liderrek 67-24 irabazi zieten etxean Leioari eta Unamunok 56-34 irabazi zion Laurori. Nabarmentzekoa da Getxosaski hirugarren postuan dagoela, hau ere bi garaipenekin, gainontzeko hiru taldeak oraindik garaipenik eskuratu gabe daudelarik. B Multzoari dagokionez nabarmentzekoa da Escolapiosek Zornotzarren auka jasandako porrot estua 52-53, orain bigarren postuan daudelarik. Tabirakok 61-24 irabazi zion Bar Bira Portugaleteri.

Oraingoan, Gizonezkoen Kadete Mailako Bizkaiko Selekzioan Rafa Pueyoren laguntzaile izandakoa eta egungo Emakumezko Junior mailako La Salle taldeko entrenatzaile den Josu Ezkerra dugu protagonista, non 2000. Urteko belaunaldikoei entrenatzen nahikoa esperientzia duen. Mahaiko ofizial bezala maila handia du, FEB lehiaketetan zenbait partidetan postu hori bete duelarik. Berarekin, zuzentzen duen taldea hurbiletik ezagutuko dugu, detailerik txikienaz ohartzeko eta egunez egun entrenatzaile bezala hobetzeko gaitasuna ezagutuz.

Jokatutako partida guztiak irabazi dituzue, azkena nahiko erraz Leioaren aurka. Euskal Ligara igotzea duzue helburu hasieratik?

Ez dugu inolako helbururik jarri emaitzei dagokionez, nahiz eta denentzat faborito papera jokatzen dugun. Pertsonalki, taldea hartu nuenean eguneroko lana jarri nuen helburu bezala partidak aurrera ateratzeko helburuarekin. Injustua iruditzen zait denboraldi bat kruze batengatik baloratzea. Partida erabakigarri bat galtzeak ez du esan nahi denboraldi txar bate gin duzunik eta horregatik ezin dugu zuzenean Euskal Ligara igotzean pentsatzen ibili.

Nolakoak dira multzo honetako aurkaririk gogorrenak?

Gure aurkaririk gogorrena Unamuno da, garaitu beharreko aurkaria da. Getxosaski ere oso aurkari gogorra da eta asteburu honetan beraien aurka jokatzen dugu. Hor ikusiko dugu ze mailatan gauden.

 Zeintzuk dira jokalaririk nabarmenak?

99 eta 2000. Urteetako belaunaldiez osaturiko multzoa dugu. 99koak aurkikuntza bat izan dira, soilik eskolan ikusteagatik ezagutzen nituen. 2000. Urtekoak ordea 6 urtez entrenatu nituen, preminietatik haur mailaraino.  Badakit topiko bat dela taldearen kirol eta gizatasun maila azpimarratzea baina horrela pentsatzen dut, eta uste dut beste definizioren bat erabiltzen badut baten bateri ez diodala behar den bezala baloratuko.

Taldea alde batera utziko dugu zure beste alde bateri buruz hitz egiteko, mahaiko epailearena. Nola bizi duzu?

Bueno… ez dauka zer ikusirik entrenatzearekin, nahiz eta kirol berdinean izan. Gehienbat Gernika eta Zornotzaren partidetan izan nahiz FEB lehiaketetan. Asko gustatzen zait, izan ere Saskibaloi munduan parte-hartzeko beste era bat da, baina niri askoz ere gehiago gustatzen zait entrenatzailea, uste dut gehiago eskaini dezakedala. Mahaiko ofizala, beraiek esaten duten bezala, “Zenbaki Zenbatzaileak” gara. Esan beharra dago ezin dugula inolako hutsegiterik egin eta akatsak egitea ematen duena baino errazagoa da.

Eta azkenik, Zer ikasi duzu entrenatzaile bezala Rafa Pueyorengatik?

Rafarekin behin baino gehiagotan kointziditu dut. Orain hamabost urte kadete bat entrenatu genuen elkarrekin Askartzan eta berak niri ere entrenatu zidan.  Ez genuen aulkietan topo egin Bilbao Basket entrenatu zuen denboran. Bilakaera handia izan duela ikusi dut eta maila taktikoko , pase eta banakako teknikako detaile txikiak ikasi ditut, berak horrenbeste baloratzen dituenak. Jokaldiak agintzeko erabiltzen ditudan hitz eta esaldiak, kadeteetan elkarrekin entrenatzen genuenean erabiltzen zituenak dira.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak