Preminiek ere 2016/17 denboraldia hasiko dute. Denboraldi honetarako aldaketak dauden funtzionamenduan. Jarraian, lehiaketaren mekanika ulertzeko jarribide batzuk gogorarazten dizuegu. Berrikuntza handietako bat, lehiaketa horietan ez dela sailkapenik egongo, ezta 5×5 ezta 3×3 lehiaketetan ere.
Denboraldiko lehen zatian Premini 5×5 ean izena emanda dauden taldeak eta denboraldiko bigarren zatian 3×3an daudenak, honako arautegi hau bete behar dute:
- 5x5eko partidek minibasketeko arauak jarraitu beharko dituzte.
- 3x3ko partidetarako, taldearen barnean azpi taldeak eratuko dira, izan ere lizentziak ez daude ezberdinduak.
- Bi partida jokatuko dira aldi berean.Saski bakoitzean bat.
- Ez da saskiratzeen mahairik egongo.
- Bi laguntzailek arrastatutako tanteoa eramango dute.
- Partidaren iraupena 16 minututakoa izango da, 8 minutuko bi zatitan banaturik. Jokalari guztiek gutxienez 8 minutuko zati batean jokatu beharko dute, jokatuko duten partida bietariko zatiren batean (8 minutuko 4 zati=32 minutu)
- Berdinketa badago ez da luzapenik egongo.
Premini 3x3an izena emanda duten taldeek hurrengo arautegia bete beharko dute:
- Behean atxikitzen den 3×3 arautegiaren arabera.
- Argibideak:
- Ezingo dira taldeetako kideak nahastu.
- Bere multzoan bikoterik gabe jokatzen duten taldeen partidek 12 minutuko arauzko iraupena izango dute.
INFORMAZIO GEHIAGO
- ARAUTEGIA
- LEHIAKETAREN OINARRIA