Asteazken honetan, Azaroak 9, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Batzarraren eraketa formala eta Presidente eta Zuzendari Batzordearen izendapena egingo dira Kirol Etxeko areto nagusian. Hautagaitza bakarra izanik, ez dira Presidentea eta Zuzendari batzordea hautatzeko bozketak egingo, beraz ez da Hauteskunde Mahairik deituko.
Presidente eta Zuzendari Batzordeko hautagaitzen gainean ez denez inolako erreklamaziorik aurkeztu, asteazken honetan behin betiko izendapena egingo da garaiz eta era egokian aurkeztutako hautagaitzari.
- Tokia: Kirol Etxea – Martín Barua Picaza,27 (ARETO NAGUSIA)
- Ordutegia:
- 19.00 lehen deialdia
- 19.15 bigarren eta azken deialdia
GAI ZERRENDA
1. Batzarraren eraketa formala
2. Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidente eta Zuzendari Batzordearen izendapena.
3. Behin behinean hautatua izan den Presidentearen hitz batzuk eskainiko ditu.