[box]Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Bizkaiko saskibaloiaren familia osatzen duten jokalari,entrenatzaile,klub,arbitro eta nola ez, aurrera eraman beharreko proiektuetan laguntza ematen duten laguntzaileak handitzeko lanean dabil. Azken atal honetan bazkide teknologiko berri bat gehitu da gure familian. Bazkide berri hau Camp Tecnologico dugu eta adituak eta aitzindariak dira Hezkuntza Teknologikoko ekintzetan. [/box]
Aste honetan Bizkaiko Saskibaloi federazioak, bere Fundazioa den BizkaiaBasket Fundazioaren bitartez, akordio berri bat sinatu du Camp Tecnologicorekin. Akordioaren sinaduran izan ziren Jesús Ángel Bravo Camp Tecnologicoco Zuzendari orkorra eta German Monge , Bizkaiko Saskibaloi Federazioko eta BizkaiaBasket Fundazioko Presidentea. Entitate bien artean oso harreman ona dago eta erlazio berri hau urte askotarako izatea espero dute.
Jesús Ángel Bravok hitzarmena sinatu eta gero honakoa nabarmendu zuen, “guretzako eskola kirolean duen ikuspegiarekin Bizkaiko Saskibaloi Federazioa partner ezin hobea da, izan ere adin goiztiarretan teknologia eta kirola elkarlotzea oso elkartze perfektua da gure seme-alabak fisikoki,adimen aldetik eta sozialki garatzeko.”
Camp Tecnologico Jesús Ángel Bravok 2011tik bultzatutako proiektua dugu. Beraien helburua umeak eta nerabeak adin goiztiarretatik etorkizunean aurrean izango duten mundu digitaleko erronketara prestatzea izango da. Horretarako gaitasun berriak behar dira, erabiltzaile digitalak izatetik, eraikitzaile digitala izatera iristeko. Camp Tecnologicok kanpamenduak, eskolaz kanpoko jarduerak, Museoetan eta Estatuko instituzioetako 25 egoitza baino gehiagotan garatzen du bere jarduera.3000 haur eta 4 eta 17 urte bitarteko nerabeak hezten dira Camp Tecnologicok antolatzen dituen tailerretan. Tailer hauetan Programazioa,Elektronika,3d Inpresoa eta Robotika irakasten diete.
Honegatik guztiagatik German Mongek Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren interesak, Camp Tecnologicok egiten duenarekin bat datozela uste du. “ Saskibaloia teknologikoki aurreratuen dagoen eta teknologia gehien aplikatzen den kirola izango da ziurrenik, hori dela eta Camp Tecnologiko bidelagun izatea ohore bat da. Aukera paregabea da gure gazteen hezkuntza integralean laguntzeko”.