BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Bigarren fasearen hasiera

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Bigarren fasearen hasiera

[box]Asteburu honetan berriz ere martxan dira Junior eta Kadete mailako Bizkaiko Liga Bereziak, bigarren fasearen hasierarekin. Lehiaketako fase honetan A1,A2,A3,A4,A5 edo parte-hartzaile kopuruak horrela eskatzen badu A6 multzoak izango dira. A1ean 8 taldek parte hartzen dute.[/box]

A1ean lehiatzen diren taldeek tokia  ziurtatuta izango dute datorren urteko Liga Berezian. Talde hauek lehen postuengatik borrokatuko dira 8en arteko finaletako kruzeak jokatzeko A1era sailkatzen diren talde kopurua Euskal Liga bakoitzean parte hartzen duten talde kopuruen araberakoa izango da. Gainontzeko mailetan, A2tik A6ra, helburua hurrengo mailara igotzea izango da, datorren urteari begira.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Maila honetan 5 talde bizkaitar daudenez, lehen hiru sailkatuek izango dute Lauko Finaleko kanporaketak jokatzeko eskubidea.

Lehia zabala espero da. Unamunok 31-51 irabazi zion Askartzari eta Euskal Ligarako pasea lortzetik gertu izan zen. Zornotza goiko postuen borrokan aritu zen lehen fasean, eta oraingoan ere hautagai nagusienetako bat dugu, Bidegintzari 63-54 irabazi eta gero. Enkarterrietakoak lehen mailatik igo berriak dira eta gauzak zail jarri zizkien zornotzarrei. GetxoSaski ere kontuan izan beharko dugu, lehen mailatik igo berri den Los Gemelos Balmasedari 52-69 irabazi eta gero.

A2 multzoan badirudi Liga Berezietatik etortzeak ez duela garaipena bermatzen. Bar Bira Portugalete eta Laurok Tabirako eta Unamunoren aurka galdu zuten urrenez urren.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Lau talde bizkaitar daude Euskal Ligan, beraz 4 plaza daude A1eko taldeentzat 8ko finala jokatzeko.

Ez da erraza izango lehen lau postuen artean gelditzea, izan ere talde indartsu asko daude. Lehen jardunaldi honetako lau garaileak izango dira plaza horiek lortzeko hautagai nagusiak. Euskuba Taberna, Unamuno eta Tourne Berrio-Otxoa izan ziren lehen fase honetako onenak eta ohore hori errepikatuko dutela dirudi. Ibaizabalek 59-38 irabazi zion Mungiari.Unamunok 40-55 irabazi zion Santurtziri eta Berrio Otxoak 43-54 lehen mailako Dosa Salesianosen aurka. Leioak 62-70 irabazi zion Askartzari.

A2  multzoa oso berdindua dago, Liga Berezietako La Sallek eta Zornotzak ezin izan zioten irabazi Tabirako eta Sallekori urrenez urren.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Maila honetako Euskal Ligan bost talde ditugu. Beraz lauko finaletako kanporaketara sartzeko 3 plaza ditugu. Maila honetan A6a arte iritsi gara.

Askartza eta Gernika atzeratua gelditu da. Hiru jardunaldi ospatu ziren eta Euskal Ligaren inguruan aritutako hiru taldeak, Zornotza barne, kruzeetatik hurbil geratu zen. Talde guztiek beraien nagusitasuna erakutsi dute etxetik kanpo. Zornotzak 57-61 irabazi zion Tabirako Baqué A taldeari, Escolapiosek 38-52 irabazi zion Begoñazpiri eta Laurok 53-29 Tabirako Baqué taldeari.

A2n igoera lortzeko borroka handia izango dela aurreikusten da, Momentuz berdintasuna da nagusi baina GetxoSaski eta Berrio Otxoa dira goialdean dauden taldeak.

GIZONEZKO KADETEAK

Bizkaiko titulua lortzeko 5 plaza daude jokoan. Euskal Ligako hiru taldeek A1ean ohikoa baino plaza bat gehiago egotea ahalbidetzen dute.

Tabirakok multzo honetan indartsu egon nahiko du eta beti egin bezala, Bizkaiko Lauko Finaletarako sailkatzea. Lehen partidua 35-87 irabazi dio Berrio Otxoari. Leioa SBT ere goialdean egotea espero zen baina ezin izan du 2002ko Loiola Indautxuren aurka irabazi (55-52). Lehen mailako Patronato Maristas taldea sorpresa ematetik gertu izan zen Construcciones Armetiren aurka (52-52) eta Santurtzi talde indartsu bezala ageri da Unamunori 59-47 irabazi eta gero.

A2an Paules eta Zornotzaren arteko partidua atzeratu egin zen. Gainontzeko partiduetan nabarmentzekoa da Padurak GetxoSaskiri i32-52 irabazitakoa. Loiolaren hirugarren taldea oso ondo aritu zen Leioa SBT taldearen aurka baina garaipena Leioarrek eskuratu zuten 46-62.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak