Pasa den asteburuan Junior eta Kadete mailako Euskal Ligako lehen fasea bukatutzat eman zen eta beraz, A1 eta A2ko multzoak eratuta ditugu. Orain onena datorkigu, Euskadiko tituluarengatiko borroka, Estatuko lehiaketarako txartela eta maila mantentzea.
GIZONEZKO JUNIOR MAILA
Dena erabakita zegoen multzo honetan azken jardunaldirako. Bilbao Unamunok 80-59 irabazi zion Araberriri, Tabirakok 68-43 Zarautzi eta Ziorkontrol GetxoSaskik 56-92 galdu zuen liderraren aurka. A1ean Bilbao Unamuno, Tabirako Baqué, Easo, Fundación, Mondragon eta Araberri arituko dira. A2an GetxoSaski eta Loiola Indautxuk maila mantentzea bilatuko dute Fundación B, Zarautz, Easo Elkar Autocares eta ISBren aurka.
EMAKUMEZKO JUNIOR MAILA
Oso gutxi zuten jokoan gure taldeek azken jardunaldi honetan. Gernika KESB taldeak 11 garaipenekin bukatu du Tabirakori 53-47 irabazi eta gero. Loiola bere laugarren garaipenetik gertu egon zen San Viatorren aurka 50-62. A1ean Gernika eta Tabirakok Lauko Finala lehiatzeko borrokatuko dira Aranur, Easo, Araski eta Arabarekin.
A2an hiru bizkaitar izango ditugu:La Salle, Construcciones Zamakoa eta Loiola Indautxu. Aurkari bezala izango dituzte San Viator, Bera Bera eta Atletico.
GIZONEZKO KADETEAK
Maila hau Loiolak Easoren aurka jasandako porrot arraro batekin bukatu zen 69-18. Jokalari askoren falta izan liteke arrazoi nagusia, izan ere bere jokalari nagusiak Arrasaten ospatutako Lauko Finalean zeuden Junior mailako taldearekin. Bilbao Unamunok 93-48 irabazi zion Araberriri eta bigarren postuan bukatu du, Fundación liderraren zenbaki berdinekin, 11 garaipen eta 3 porrot.
Hiru talde bizkaitarrak A1ean izango dira, beraz gure taldeetako bat Euskadiko Txapeldun edo Espainiako txapelketarako sarrera izateko aukerak, handiak dira. Gure taldeak Bilbao Unamuno, Loiola Indautxu eta La Salle izango dira eta Fundación A, Easo eta Take izango dituzte aurkari.
EMAKUMEZKO KADETEAK
Ez zen sorpresarik izan maila honetako sailkapenetan. Gernikak 53-46 galdu zuen Arabaren aurka, La Sallek ezin izan zuen irabazi ISBren aurka 69-46 eta derbi bizkaitarrean Loiolak 67-59 irabazi zion Tabirakori. A1ean Gernika KESB eta La Salle Bilbaok, ISB, Eso eta Mondragon talde indartsu gipzukoarrak eta Araba izango dituzte aurrean. A2an Loiola Indautxu, Tabirako Baqué eta Paules Dyper Uniformes talde bizkaitarrek maila mantentzea bilatuko dute Askatuak, Garoa Digital Araski eta Esasa Araskiren aurka.